- Home
- Zabalik dago Modelizazio Matematiko Zerbitzuaren 2. deialdia
Zabalik dago Modelizazio Matematiko Zerbitzuaren 2. deialdia
- Ekitaldi hau amaituta dago
Zabalik dago Modelizazio Matematiko Zerbitzuaren 2. deialdia
17 martxoa, 2021/8:00 am - 16 apirila, 2021/5:00 pm
Martxoaren 17tik apirilaren 16ra zabalik egongo da epea Beazek, BCAMeko Ezagutza Transferentziarako Unitatearekin lankidetzan, eskaintzen duen Modelizazio Matematikoko Zerbitzuaren 2. edizioan parte hartzeko eskabidea egiteko. Helburua, deialdia aurkezteko jardunaldian azaldu den bezala, enpresetan matematikak egin dezakeen ekarpenaz jakinmina piztea da.
Zerbitzua doakoa eta banakakoa da eta 3 hilabeteko iraupena du. Bi proiektu mota bereizten ditu: datuen diagnostikoa eta modelizazio fluidodinamikoa, CFD. Lehenengoa dagoeneko datuak erregistratzen dituzten eta balio-eskaintza dibertsifikatzeko informazio erabakigarri bihurtu nahi duten enpresentzat pentsatuta dago. Bigarrena, fluidoekin lan egiten dutenei zuzenduta dago, eta, eredu matematikoen erabilerari esker, egoera jakin batean bilakaera simulatu dezakete, esperimentu luze eta garestiak egitea saihestuz.
Ez dago landu beharreko proiektu espezifikoen profilik; bai, ordea, enpresarentzat eta Ezagutzaren Transferentzia Unitatearentzat erronka izan daitezen eskatzen da, eta hasiera-hasieratik ondo definituta egotea. Izan ere, “Lan egiteko behar zehatza oso argi izatea” izan da lehen edizioan parte hartu duten enpresen gomendioetako bat. Enpresa horiek guztiek gomendatuko lukete zerbitzua, lantaldearen “proaktibitateagatik”, “etorkizuneko beste ikuspuntu eta lan-ideia batzuen ekarpenagatik” eta “sortutako sinergiengatik”.
Eskabideak bidali ondoren, Beaz eta BCAMeko lantaldeek batera ebaluatuko dituzte hautagaitzak, eta 6 enpresa hautatuko dituzte parte hartzeko.
Zerbitzua aurkezteko online jardunaldiaren bideoa
Xehetasunak
- Hasiera:
- 17 martxoa, 2021/8:00 am
- Amiera:
- 16 apirila, 2021/5:00 pm
- Kategoria Ekitaldi:
- Jornada Beaz