UPV/EHU Ekintzailetza Sarearen topaketa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

UPV/EHU Ekintzailetza Sarearen topaketa

20 iraila/9:00 am - 2:00 pm

Irailaren 20an, UPV/EHUko ekintzailetza-sarearen topaketa egingo da Bizkaia Aretoan. Izen-emateak.

Unibertsitateak eta Zitek, Inizia nahiz Entreprenari ekimenek antolatu dute, eta hitzordu horretan honako helburuak lortu nahi dira: euskal ekosistema ekintzaileari buruz hausnartzea, ekintzailetza bultzatzeko laguntzak eta zerbitzu publikoak azaltzea, eta UPV/EHUn sortu diren zenbait spin-off ikusaraztea.

Hauexek arituko dira hizlari gisa: Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentua eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko zuzendaria; Unai Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendaria; Ander Larrinaga, Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren zuzendaria; Luis Ruano, Ricari; Gorka Ugalde, Easo Ventures; Fernando Rodríguez, Zahory Ventures; eta I+Med nahiz Nermergent enpresak.

Xehetasunak

Data:
20 iraila
Ordua:
9:00 am - 2:00 pm
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,
Beaz

FREE
VIEW