- Home
- Tangram azelerazio programaren 1. edizioa
Tangram azelerazio programaren 1. edizioa
- Ekitaldi hau amaituta dago
Tangram azelerazio programaren 1. edizioa
16 uztaila, 2021/8:00 am - 12 iraila, 2021/11:00 pm
Irailaren 12ra arte zabalik egongo da epea Tangram Azelerazio Programarako proiektuak aurkezteko. Programa hori impact Hubek garatu du, PwC eta Beazekin batera, ekintzailetza-proiektu jasangarri eta zirkularrak laguntzeko. Izen-ematea.
Programa sortu berri diren startupei zuzenduta dago, baldin eta merkaturatutako Gutxieneko Produktu Bideragarria badute eta trakzioa erakusten badute.
Aurkezten diren proiektuek eta ekimenek 4 gai izango dituzte ardatz: hondakinen kudeaketa, materialak eta packaging jasangarriak, hornidura-katea eta elkarlaneko ekonomia.
Programak 8-10 asteko iraupena izango du (urritik abendura), eta erreferentziazko adituek eta ekintzaileek online prestakuntza, aholkularitza eta laguntza emateko ibilbide bat izango da. Ekimenen kasuan, funtsezko trebetasunak eta lotura estrategikoak garatzeko prestakuntza izango da lanaren ardatza; proiektuena, kapitalerako sarbidea eta markaren nabaritasuna garatzea.
Epaimahai ebaluatzaile batek aukeratuko ditu potentzial handiena duten proiektuak; bigarren fasean erabakiko da zein 4-6 izango diren 2021eko azelerazio programaren parte.
Xehetasunak
- Hasiera:
- 16 uztaila, 2021/8:00 am
- Amiera:
- 12 iraila, 2021/11:00 pm
- Kategoria Ekitaldi:
- Jornada Beaz