- Home
- Merlin proiektua: ikertzaileentzako lantegiak, Zitek-ek antolatuta
Merlin proiektua: ikertzaileentzako lantegiak, Zitek-ek antolatuta
- Ekitaldi hau amaituta dago
Merlin proiektua: ikertzaileentzako lantegiak, Zitek-ek antolatuta
2019ko 6 ekaina/9:00 am - 2019ko 17 urria/6:30 pm
Ekainaren 6an, Zitekek ikertzaileei zuzendutako lantegia antolatuko du. Europako Merlin proiektuaren barruan egingo du, oinarri teknologikoko enpresen sorkuntzari begira ikerketako emaitzak bideratu eta eraldatzeko prozesuan ikertzaileak prestatzeko.
Hona zertan datzan programa: 20 bat ikertzailez osatutako talde bat 4 egunez ariko da lanean Europako aholkularitza ospetsu batekin (BlueSpecs). Parte hartzea bultzatzeko metodologia erabiliko da goizetako prestakuntza saioetan, eta ikertzaileen lana mentore adituekin arratsaldeetan.
Hauek dira eduki nagusiak:
- Nola sortu balioa I+g delakoaren emaitzetatik eta bezero potentzialak identifikatu
- Nola ulertu bezeroa eta haren beharretara egokitu
- Negozio egingarrietarako ereduak garatu
Izena emateko mezu bat bidali behar da helbide honetara (zitek@ehu.eus), izen-abizenak eta hautagaia zer sailetakoa den adierazita.
Xehetasunak
- Hasiera:
- 2019ko 6 ekaina/9:00 am
- Amaiera:
- 2019ko 17 urria/6:30 pm