- Home
- Jardunaldia: “Euskal enpresek Horizon Europan parte hartzea sustatzeko estrategia”
Jardunaldia: “Euskal enpresek Horizon Europan parte hartzea sustatzeko estrategia”
- Ekitaldi hau amaituta dago
Jardunaldia: “Euskal enpresek Horizon Europan parte hartzea sustatzeko estrategia”
29 apirila, 2022/9:30 am - 1:30 pm
Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta Entreprise Europe Network sareko euskal nodoak jardunaldi bat antolatu dute apirilaren 29an, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan, euskal enpresek Europar Batasunaren Ikerketarako eta Berrikuntzarak Horizon Europa esparru-programa berrian parte hartzea sustatzeko estrategia aurkezteko. Izen-emateak.
Jardunaldian aurreko esparru-programaren (H2020) emaitzen berri emango dute AVS, Etxe-Tar eta Walter Pack enpresek, eta SPRIren, Eusko Jaurlaritzaren, Europako Batzordearen eta Idekoren ordezkariek programa berriaren aukerak azalduko dituzte.
Ponentzia nagusia Europako Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritzako (DG RTD) Carlos Morais-ek emango du. Ponentzian aldaketa global handiez ariko da, eta Horizon Europa programak horiei aurre egiten nola laguntzen ahal duen azalduko du.
Gainera, jardunaldi honetan EEN Basque partzuergoaren proiektu-hitzarmen berria aurkeztuko da.
Xehetasunak
- Data:
- 29 apirila, 2022
- Ordua:
- 9:30 am - 1:30 pm
- Ekitaldi kategoria:
- Beazen jardunaldia, Jornada Beaz
- Ekitaldi etiketak:
- EEN Basque, Horizonte Europa