Impact Week 2024

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Impact Week 2024

27 azaroa/9:00 am - 29 azaroa/7:00 pm

Azaroaren 27tik 29ra, Bilbon Impact Weeken, XX. edizioa egingo da. Europako foroak inpaktu sozialeko ekonomia iraunkorrean inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduko ditu.

Topaketa Impact Europek eta Seed Capital Bizkaiak antolatu dute. Topaketa horren ondorioz Bilbo-Bizkaia nazioarteko topagune bihurtuko da, eta ekonomia jasangarria garatzeko kapitala mobilizatzen diharduten Europako eragile ekonomiko nagusiak bilduko ditu. Merkatu horrek goranzko joera du, eta Impact Europek argitaratutako azken txostenaren arabera, 80.000 milioi eurora iritsi zen Europan 2022an.

Impact Week 2024 antolatzeko Bizkaiko hiriburuko leku adierazgarriak aukeratu dira: Euskalduna Jauregia, Guggenheim Bilbao Museoa, San Mames estadioa eta BAT-B Accelerator Tower. Ekitaldietan 1.000 pertsona baino gehiagok parte hartzea aurreikusi da.

Hitzordu finantzarioak inpaktu sozialeko filantropiaren arloko pertsona garrantzitsuak izango ditu partaide: Leslie Johnston (Laudes Foundation), María Ángeles León (Global Social Impact Investments eta Open Value Foundation), Shiva Dustdar (European Investment Bank Institute) eta Gilles Vermot-Desroches (Schneider Electric Foundation).

 

 

Xehetasunak

Hasiera:
27 azaroa/9:00 am
Amiera:
29 azaroa/7:00 pm
Ekitaldi kategoria:
, ,
Beaz

FREE
VIEW