- Home
- III. topaketa: Fintech Internacional Hack&Disrupt!
III. topaketa: Fintech Internacional Hack&Disrupt!
- Ekitaldi hau amaituta dago
III. topaketa: Fintech Internacional Hack&Disrupt!
12 uztaila, 2023/8:30 am - 13 uztaila, 2023/4:00 pm
Uztailaren 12an eta 13an, BATek harrera egingo dio Fintech Internacional Hack&Disrupt! topaketari. Antolatzaileak BME eta BBF Fintech dira. Izen-emateak.
Aurtengo ekitaldia bi zatitan bereiziko da. Alde batetik, hackathon bat egingo da uztailaren 12an, asteazkenean. Izena ematen duten pertsonek 24 ordu izango dituzte finantza sektoreko enpresek planteatutako erronkentzako konponbideak proposatzeko.
Bestetik, uztailaren 13an, jardunaldi bat egingo da. José Manuel Marqués Espainiako Bankuko Berrikuntza Finantzarioko zuzendariak hitzaldi bat emango du digitalizazioaren erronkei buruz. Gainera, bi mahai inguru egingo dira finantza zerbitzuak pertsonalizatzeari, berrikuntza teknologikoari eta merkatu finantzarioak erregularizatzeari buruz. Horretaz gain, Europar Batasuneko Ekonomia eta Diru Gaietarako Batzordeko, Eusko Jaurlaritzako eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariek ere esku hartuko dute.
Topaketan lankidetzan arituko dira Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK fundazioa eta Bilbao Plaza Financiera izango dira.
Xehetasunak
- Hasiera:
- 12 uztaila, 2023/8:30 am
- Amiera:
- 13 uztaila, 2023/4:00 pm
- Ekitaldi kategoria:
- Beazen jardunaldia, Besteak, Jornada Beaz, Otros
- Ekitaldi etiketak:
- BBF Fintech