- Home
- E-MPRENDE 2022 lehiaketaren finala
E-MPRENDE 2022 lehiaketaren finala
- Ekitaldi hau amaituta dago
E-MPRENDE 2022 lehiaketaren finala
27 iraila, 2022/8:00 am - 1 abendua, 2022/5:00 pm
Abenduaren 1ean izango da E-MPRENDE lehiaketaren finala. Bizkaiko Foru Aldundiak beste erakunde publiko eta euskal unibertsitate batzuekin batera antolatu du unibertsitateko ekintzailetza sustatzeko.
Bertan parte hartuko dute enpresa simulazioko lehiaketa honen lehen bi faseetan puntuazio handiena lortu duten ikasleek. Puntu horiek lortzeko Gestionet Taldeak garatutako hainbat gamifikazio plataformekin lehiatu beharko dira eta beraien ekintzailetza gaitasun eta trebetasunak frogatu beharko dituzte.
Azken fasea presentziala izango da eta 10 finalista iritsiko dira. Puntuaziorik onena lortzen duten hiru pertsonek hurrenez hurren 3 000, 2 000 y 1 000 euroko sariak jasoko dituzte.
Sariak eta diplomak entregatzeaz gain, finalean ekintzailetzari buruzko hitzaldi bat emango da eta streaming bidez ikusi ahal izango da eta lehiaketaren erakunde babesle eta laguntzaileen hizlariek parte hartuko dute bertan: Eusko Jaurlaritzak (SPRI taldearen bidez), Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiek, UPV/EHUk, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak.
Xehetasunak
- Hasiera:
- 27 iraila, 2022/8:00 am
- Amiera:
- 1 abendua, 2022/5:00 pm
- Ekitaldi kategoria:
- Besteak, Otros
- Ekitaldi etiketak:
- ekintzailetza, gamifikazioa, lehiaketa