E-mprende 2023 lehiaketa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

E-mprende 2023 lehiaketa

2023ko 26 iraila/8:00 am - 2023ko 23 azaroa/5:00 pm

Urriaren 24ra arte zabalik dago E-mprende lehiaketan izena emateko epea, enpresa-simulazioko lehiaketa bat da, eta helburu du Euskadiko unibertsitate-erkidegoetan gaitasun ekintzailea indartzea. 

18 urtetik gorako ikasleentzat da, baldin eta Euskal Herriko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean edo Deustuko Unibertsitatean gradu edo graduondoko batean matrikulatuta badaude. Halaber, parte har dezakete Euskadiko egoiliarrek unibertsitate-ikasketak beste unibertsitate batzuetan egiten badituzte.

Gestionetek garatutako lehiaketak hiru fase bereizten ditu. Lehenengoa urriaren 25tik azaroaren 3ra egingo da. Partaide guztientzat izango da, eta zenbait online plataforma erabiliz ahalmen ekintzailea neurtu ahalko dute.

Bigarren fase hau ere online gauzatuko da urriaren 6etik 16ra eta 100 pertsonak parte hartuko dute. Aurreko etapan puntu gehienak lortu dituztenak izango dira.

Azaroaren 23an finala antolatuko da aurrez aurre, eta diplomak nahiz sariak (3.000 euro, 2.000 euro eta 1.000 euro) entregatuko dira.

Ekimenaren barruan dago ekintzailetzari buruzko hitzaldia SPRI taldeko, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundietako eta hiru unibertsitate laguntzaileetako hizlariekin.

 

Xehetasunak

Hasiera:
2023ko 26 iraila/8:00 am
Amaiera:
2023ko 23 azaroa/5:00 pm
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
,
Beaz

DOAKOA
IKUSTEA