Bizkaiko ‘Itsasoa eta Irristatzea’ IdeiaLehiaketa

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

Bizkaiko ‘Itsasoa eta Irristatzea’ IdeiaLehiaketa

17 otsaila, 2022/8:00 am - 28 otsaila, 2022/5:00 pm

Otsailaren 28ra arte dago zabalik Bizkaiako Itsasoa eta Irristaketa Inguruko Ideien Lehiaketa parte hartzeko epea. Baldin eta surfaren, belaren, skatearen edo sektoreko beste adar batzuen industriekin loturik dauden produkturen edo zerbitzuren bat buruan baduzu, eta Euskal Herriko Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean edo Mondragon Unibertsitatean 3. edo 4. Ikasturtean bazabiltza edo master bat ikasten ari bazara, proposamen bat aurkeztera animatzen zaitugu. 

Hiru proposamenik onenek 1.000 euroko saria jasoko dute, eta talde irabazleak aholkularitza-saio bat izango du sektoreko enpresen aldetik. Ekimen hau ‘Bizkaia Orekan Sakonduz, BOS’ proiektuaren barruan
kokatzen da. Proiektu hori Ekonomia Sustatzeko Sailak eta BEAZek sustatzen dute, eskualde-lehiakortasuna eta lurralde-oreka bultzatze aldera. Programa horren protagonistak Bizkaiko tokiko eta eskualdeko
garapen-agentziak dira.

BOSen lan-dinamiketako bat eskualdeen arteko erronkak identifikatzea da. Horrela sortu zen  BermeoGetxo eta Santurtziko udalek, UribeKostako behargintzak eta ADR Jata Ondok osatzen duten ‘Itsasoa eta Irristatzea’ deritzon lantaldea. Talde hori da, hain zuzen ere, lehiaketaren antolatzailea, Deustuko Unibertsitatearekin, EHUrekin y Mondragon Unibertsitatea, batera.

Xehetasunak

Hasiera:
17 otsaila, 2022/8:00 am
Amiera:
28 otsaila, 2022/5:00 pm
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
Beaz

FREE
VIEW