- Home
- INEUSTAR-Pioneers Basque Country 2. Programa
INEUSTAR-Pioneers Basque Country 2. Programa
- Ekitaldi hau amaituta dago
INEUSTAR-Pioneers Basque Country 2. Programa
14 urtarrila, 2022/8:00 am - 28 urtarrila, 2022/5:00 pm
Urtarrilaren 28ra arte dago zabalik INEUSTAR-Pioneers Basque Country programara proposamenak aurkezteko epea. Programa horren bidez, CERNen garaturiko teknologietan oinarrituriko Euskadiko negozio berritzaileen ekimen berrien garapena babesten da.
Dagoeneko bigarren edizioan dagoen programa hau Euskadiko BICen eta Zientziaren Industriaren Espainiako Elkartearen (Ineustar) baterako ekimen bat da. Azken horrek hitzarmen bat du CERNekin —Ineustar Pionners— garatzen dituen tresnak eskuratzea errazteko eta horietan oinarrituriko enpresa berritzaile berriak sortzen laguntzeko.
Ekintzaileek, sortu berri diren enpresek eta dagoeneko martxan dauden enpresen spin offek har dezakete parte programan. Programak hiru teknologia lehenesten ditu —egituratutako laser-izpia, mikrobia kimikoak eta distantzia luzeko motorren kontrola-; hala ere, proposamenak Europako laborategiak garaturiko beste teknologia batzuetan ere oinarritu daitezke.
Talde irabazleak bi urtez inkubatuko dira eta, beste laguntza batzuen arteanhttp://microvías químicas, CERNeko adituen 40 aholkularitza-ordu izango dituzte, eta lehentasunezko tratua beren teknologien lizentzia-baldintzetan; euskal BICen —Beaz, BIC Araba, BIC Gipuzkoa eta BIC Ezkerraldea— enpresa-aholkularitza; edo aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzen programetara heltzeko aukera, enpresa-proiektu berritzaileak martxan jartzeko.