- Home
- BIME PRO Startup Competition: deialdia zabalik dago
BIME PRO Startup Competition: deialdia zabalik dago
- Ekitaldi hau amaituta dago
BIME PRO Startup Competition: deialdia zabalik dago
2019ko 11 ekaina/8:00 am - 2019ko 12 iraila/5:00 pm
Urriaren 31n BIME PRO Startup Competition lehiaketaren seigarren edizioa burutuko da. Musikarekin zuzenean nahiz zeharka lotuta dagoen proiektu berritzaile bat badaukazu bidali zure proposamena irailaren 12a baino lehen.
Jasotako proposamen guztien artetik 16k parte hartuko dute Startup Village gunean, hau da, aurrehautatutako proiektuek beren funtzionaltasuna eta zerbitzuak aurkeztu ahal izango dituzten erakusketa-eremuan, betiere negozio-aukera berriak sustatu eta sinergiak sortzeko bertan dauden beste ekintzaile batzuekin eta inbertitzaileekin. Hartara, finalista ez diren proiektu guztiek ere izango dute aukera lehiaketak nazioartean eskaintzen dituen tresnez eta networking-az baliatzeko.
Hasierako fasea burututakoan, 8 startup zuzenean finalera igaroko dira, eta proiektuak 6 minutuko iraupena izango duen pitch batean aurkeztu behar izango dituzte, 80 inbertitzaileren baino gehiagoren eta epaimahai baten aurrean; epaimahaikideak sektoreko profesional onenetakoak izango dira.
Proiektu irabazlearen saria Trade Mission bat izango da, South Summit Mexiko, Bogotá eta Madrilera, eta antolatzaileek ordainduko dituzte startup-eko kide baten bidaia- eta ostatu-gastuak; horretaz gain, networking-eko aukera berriak ere eskainiko dira, hau da, ekintzailetzaren sektoreko eragile eta inbertitzaileekin bilerak egiteko hitzorduen zerrenda bat.
BIME PRO Start Up! berrikuntzarako eta ekintzailetzarako espazioa eta sorkuntzaren arloko industrietako startup-ak indartzeko topagune garrantzitsua da, eta aurten urriaren 31n izango da BIME PRO Startup Competitionlehiaketaren seigarren edizioa.
Xehetasunak
- Hasiera:
- 2019ko 11 ekaina/8:00 am
- Amaiera:
- 2019ko 12 iraila/5:00 pm
Egoitza
- BEC Bilbao Exhibition Centre
-
Azkue Kalea, 1
Barakaldo, Bizkaia 48902 + Google Map