Berrikuntzari buruzko jardunaldiak, Bizkaia Orekan Sakonduz

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Berrikuntzari buruzko jardunaldiak, Bizkaia Orekan Sakonduz

14 azaroa/8:30 am - 22 azaroa/11:00 am

Bizkaia Orekan Sakonduz (BOSz) ekimenaren barruan, sentsibilizazio-jardunaldi batzuk antolatu ditugu —Innobasquerekin eta tokiko eta eskualdeko garapen-agentziekin lankidetzan—, eskualde bereko enpresek berrikuntza-esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten.

ETE helduek beren enpresa-jardueraren garapenean funtsezkoak izan diren zenbait faktoreri buruzko gogoeta egin behar dute, haien hazkundea sustatu nahi duten eta erronkak eta enpresa-testuingurua partekatzen duten beste batzuekin batera.

Era berean, Bizkaiko sustapen ekonomikoko agentziek lurraldeko industria-enpresen eta zerbitzu lotuen lehiakortasuna bultzatzeko duten zeregina azpimarratu nahi da.
Lehenengo jardunaldia azaroaren 14an izango da Santurtziko Arrantzaleen Kofradian, eta zehazki Ezkerraldea eta Meatzaldeko enpresei zuzenduta egongo da, eta SanturtziLanek dinamizatuko du.

Bigarrena, azaroaren 22an izango da Azterlanen, Durangaldeko enpresentzat pentsatua eta Durangaldea Enpresa Ekimena, DEKek animatua.

Bi topaketek egitura berbera izango dute. Irekieraren ondoren, berrikuntzari laguntzeko tresnei buruzko mahai-inguru bat egongo da, eta, ondoren, eskualdeko enpresa-berrikuntzako hainbat kasu erreal aurkeztuko dira.

Xehetasunak

Hasiera:
14 azaroa/8:30 am
Amiera:
22 azaroa/11:00 am
Ekitaldi kategoria:
, , ,
Ekitaldi etiketak:
Beaz

FREE
VIEW