- Home
- Beazen modelizazio matematiko zerbitzuaren aurkezpena
Beazen modelizazio matematiko zerbitzuaren aurkezpena
- Ekitaldi hau amaituta dago
Beazen modelizazio matematiko zerbitzuaren aurkezpena
16 martxoa, 2021/9:30 am - 10:30 am
Martxoaren 16an jardunaldi bat antolatu du Beazek, Basque Center for Applied Mathematics, BCAMekin lankidetzan, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei eta startupei eskaintzen dien Modelizazio Matematiko Zerbitzua aurkezteko. Zerbitzu horren helburua da beren datuen kudeaketa eta simulazio-eredu matematikoen erabilera optimizatzea. Izen-ematea martxoaren 12ra arte.
Asmoa berehala bigarren edizioa izango duen zerbitzuaren irismena azaltzea da. Horretarako, lehen deialdian parte hartu duten enpresa batzuen iritziak emango dira, bai eta BCAMeko Ezagutza Transferentziarako Unitatearen (KTU) iritziak ere.
Horretan arituko dira Iker Muñoze (Runnea), Ekaitz Olaguenaga (Burdinola) eta Dae-Jin Lee KTUko koordinatzailea. Azken honek esan dueenz: “Matematikak, edozein optimizazio edo erabaki prozesutan beti presente daudenak, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira gaur egun ingurune aldakor eta digitalean. Datuak aktibo baliotsuenetako bat bihurtu dira edozein enpresatan. Horiek kudeatzen jakitea, informazio garrantzitsua ateratzea eta horiei balioa ematea da enpresa-berrikuntzaren gakoetako bat “.
Zerbitzuaren interesak ez badu zalantzarik sortzen bertan parte hartu duten enpresen artean –% 100ek gomendatuko luke –, beti da baliagarria haien iritziak kontuan hartzea, izena ematearen egokitasuna baloratzeko eta ahalik eta ikaskuntza handiena nola atera jakiteko, are gehiago kontuan hartuta lanaren abiapuntua enpresek garatu beharreko helburu zehatz bat definitzea dela.
Zerbitzua – Doakoa eta banakakoa – Bbtipologiatarako dago pentsatuta: datuen diagnostikoa edo modelizazio fluidodinamikoa, DFZ.
Xehetasunak
- Data:
- 16 martxoa, 2021
- Ordua:
- 9:30 am - 10:30 am
- Kategoria Ekitaldi:
- Jornada Beaz
- Ekitaldi etiketak:
- jardunaldia