2023ko Handira JO lehiaketa, doktorego tesiak proiektu ekintzaile baten iturri

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • Ekitaldi hau amaituta dago

2023ko Handira JO lehiaketa, doktorego tesiak proiektu ekintzaile baten iturri

17 uztaila, 2023/8:00 am - 10 urria, 2023/5:00 pm

Urriaren 10era arte zabalik egingo da epea Handira JO lehiaketara aurkezteko. Horren bidez, Emprender Zitek proiektuak EHUko doktorego tesirik onenei aukera emango die enpresa proiektu bat izan daitezen. 

Lehiaketaren bidez sustatu eta aintzatetsi nahi da unibertsitateko ikerketa taldeen I+G+b emaitzak ustiatzetik sor daitekeen ekimen ekintzaile eta berritzailea.

Handira JO sortu zen 2019-2023 bitartean doktorego tesia aurkeztu duten pertsonentzako edota izena emateko epea amaitzen denean doktoregoaren hirugarren urtean matrikulatuta dauden pertsonentzako.

Hainbat sari egongo dira: 5.000 eta 4.000 euroko lau sari eta 3000 euroko beste bi. Gainera, accesit bat ere emango zaio tesirik sortzaile eta berritzaileenari (2.000 euro).

Gainera, irabazleek Zitek taldearen laguntza izango dute bideragarritasun analisia egiteko, negozio plana garatzeko eta beren proiektuaren finantzaketa bilatzeko.

Xehetasunak

Hasiera:
17 uztaila, 2023/8:00 am
Amiera:
10 urria, 2023/5:00 pm
Ekitaldi kategoria:
, , ,
Ekitaldi etiketak:
, ,
Beaz

FREE
VIEW