GEM 2025 Nazioarteko Biltzarra: ekintzailetza eta etorkizuna Bilbon
Otsailaren 18an, Bizkaia Aretoak Global Entrepreneurship Monitor 2025 (GEM) nazioarteko biltzarra hartuko du, non mundu osotik etorritako 300 aditu eta espezialista baino gehiago bilduko diren ekintzailetzaren inguruan aritzeko. Aukera paregabea izango da enpresa-alorreko azken joera globalak ezagutzeko, harremanak egiteko eta Bizkaiko ekosistema ekintzailearen indarguneak erakusteko.
