Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Ateak zabalik 42 Urdulizen – 2024ko urria

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Urriaren 5, 8, 11, 19 eta 22an ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean. 

  • B-Venture 2024

    Palacio Euskalduna

    Ekainaren 30era arte zabalik dago B-Ventureren bederatzigarren edizioan izena emateko epea.

  • ABIATU sarien X. edizioa

    Zitek Leioa Barrio Sarriena s/n - Edificio Rectorado (planta baja),Leioa

    Urriaren 27ra arte epea irekita egongo da ABIATU Sarirako hautagaitzak aurkezteko. Sari horrekin Zitek Programak UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko unibertsitate enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikoa dutenak sortzea aitortzen du. 

  • Zitek: Konputazio kuantikoari buruzko prestakuntza-jardunaldia

    Facultad de Economía y Empresa (Sarriko). Salón de Grados

    Urriaren 18an, Sarrikoko Unibertsitateak Zitek proiektuaren barruan prestakuntza emateko jardunaldi bat eskainiko du: “Konputazio kuantikoa eta horren aplikazioa ekonomian, enpresan eta finantzetan”.

  • BIME Startup! Competition

    Urriaren 29tik azaroaren 1era Bilbao Bizkaiak BIMEren 13. edizioa hartuko du. Gaztelaniaz egiten den musikaren industriaren nazioarteko topaketa nagusia itzultzen da eta, berarekin batera, BIME PRO Startup! Competition lehiaketa. Ekimen hau kultura- eta sormen-industriekin zerikusia duten eta musikaren industriari aplika dakiokeen proiektu teknologiko berritzailea duten enpresa berriei zuzenduta dago. Izen emateak 2024ko uztailaren 18ra arte dira.

  • Emprende XXI sarien 18. edizioa

    Abenduaren 5era arte zabalik daude EmprendeXXI 2025 Sarietarako izen-emateak. Iberiar penintsulako startupei zuzenduta daude, oinarri teknologiko eta berritzailekoak, eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera eratuak.

  • The X Seriesland

    Seriesland – Bilbao International Digital Festivalen 10. edizioak 20 herrialdetako ehun proiektu digital baino gehiago proiektatuko ditu azaroaren 5etik 9ra, eta hogeita hamar bat sari jaso ahal izango dituzte, horien artean Euskal Serie Onena. Protagonismo berezia izango dute enpresei zuzendutako jarduerek eta talentu gazte eta sortuberriei laguntzen saiatzen direnek.

  • Ateak zabalik 42 Urdulizen – 2024ko azaroa

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Azaroaren 8, 12 eta 26an ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean.

  • Berrikuntzari buruzko jardunaldiak, Bizkaia Orekan Sakonduz

    Bizkaia Orekan Sakonduz (BOSz) ekimenaren barruan, sentsibilizazio-jardunaldi batzuk antolatu ditugu —Innobasquerekin, Grupo Sprirekin eta tokiko eta eskualdeko garapen-agentziekin lankidetzan—, eskualde bereko enpresek berrikuntza-esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten.

  • Maker Faire Bilbao 2024

    Antigua Fábrica Artiach - Centro cultural Espacio Open

    Azaroaren 15ean hasiko da 2024ko Maker Faire Bilbao edizioa, Artiach fabrika maker mugimenduaren ospakizun eta asmakuntza, sormen eta zorroztasun jaialdi bihurtuko duen topaketa.

  • Deustu Ekintzailea 2024 Astea

    Universidad de Deusto

    Azaroaren 18tik 22ra bitartean, Deustuko Unibertsitatean Deutsu Ekintzailetza Astearen beste edizio bat antolatuko du.

  • Selected 2024

    Sociedad Filarmónica de Bilbao

    Azaroaren 21ean eta 22an, Bilboko Sozietate Filarmonikoak Selected Bilbaoren 2024. edizioa hartuko du.

  • South Summit Biscay 2024: Industry & Energy

    B Accelerator Tower, BAT

    Azaroaren 21 eta 22an Bilbora bueltan da South Summit. Hirugarrenez, South Summit eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako topaketa honen bidez, BATen, B Accelerator Tower, funtsezko eragileak bilduko dira trantsizio energetikoaren, 4.0 industriaren eta mugikortasunaren eremuetan.

  • Impact Week 2024

    Azaroaren 27tik 29ra, Bilbon Impact Weeken, XX. edizioa egingo da. Europako foroak inpaktu sozialeko ekonomia iraunkorrean inbertitzen duten eragile ekonomiko nagusiak bilduko ditu.

  • AED Enpresa Saria 2024

    Abenduaren 9an, Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED), 18. edizioko “AED Enpresa Saria” banatuko du. 

  • Ateak zabalik 42 Urdulizen – 2024ko abendua

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Abenduaren 10ean eta 20an ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean.