Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • NIC enpresen topaketa

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Otsailaren 6an, Nagusi Intelligence Centerrek urtean zehar antolatzen dituen bi topaketetako lehena hartuko du, NIC enpresei bakarrik zuzenduta, haien artean sinergiak sortzen laguntzeko eta informazio garrantzitsua aurkezteko.

  • 42 Urduliz – Lehen igerilekua 2024

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Otsailaren 12an 42Urdulizek igerileku berria zabalduko du, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten programazio-campus honetan behin betiko onarpena zehazten duen proba.

  • Zitek Coffee Beazen

    Beaz. Sabino Arana, 8. Bilbao

    Otsailaren 14an, Zitek Coffee topaketa egingo da Beazen, Zitek inkubagailuetan proiektuak garatzen dituzten ekintzaileak bilduko dituena.

  • CEBEK Emprende 2024 sariak

    Martxoaren 20ra arte zabalik dago CEBEK Emprende sarietarako hautagaitzak bidaltzeko epea, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera Bizkaian lanean hasi diren edozein sektoretako enpresei zuzenduta.

  • InfoDay Horizonte Europa: 1 Osasun Klusterra

    SPRI - Edificio Plaza Bizkaia - Auditorio Alameda Urquijo, 36,Bilbao

    Otsailaren 27an, SPRIren auditorioan infoday Horizonte Europa: Osasuna 1 Klusterra izango da, EEN Basquek antolatuta,  Basque Health Cluster, Bioef, CDTI eta FECYT.en laguntzarekin

  • “Bizkaiko enpresentzako. Laguntzen gida 2024” Parke Teknologikoan aurkeztea

    Parque Tecnológico de Euskadi. Campus Zamudio/Derio. Edifico 101

    Martxoaren 4an, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoak "Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzen aurkezpena" jardunaldia hartuko du. Bertan, Bizkaiak aurten enpresen eskura jarriko dituen laguntza, zerbitzu eta funtsen programak azalduko dira zehatz-mehatz.

  • InfoDay I+G+b arloan nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerak: Energia eta Mugikortasuna

    SPRI - Edificio Plaza Bizkaia - Auditorio Alameda Urquijo, 36,Bilbao

    Martxoaren 11n, SPRIren auditoriumak “I+G+b arloan nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerak: Energia eta Mugikortasuna” jardunaldia hartuko du. EEN Basquek antolatu du, honako hauen laguntzarekin: Eusko Jaurlaritza, CDTI, Energia Klusterra, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra eta EIT InnoEnnergy.

  • Ateak zabalik 42 Urdulizen – 2024ko martxoa

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Martxoaren 8, 12, 22 eta 26an ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean

  • Ikasberri 2024 – Kulturan ekitea

    UPV/EHU, facultad de Bellas Artes

    Martxoaren 18tik 21ra, Zitek mintegia antolatu du UPV/EHUko Arte Ederretako fakultateko ikasleentzat.    

  • Nagusi Intelligence Center 8. txosten monografikoa: osasun mentala

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Martxoaren 21ean, Nagusi Intelligence Centerrek txosten monografiko berri baten aurkezpena hartuko du, Zaintza eta Adimen Lehiakorreko zerbitzuak egina. Oraingoan, aztergaia “Adinekoen osasun mentala” izango da.

  • Egin eta Ekin: ekintzailetza ikasten Bizkaian

    BIC Bizkaia

    Martxoaren 21ean, Egin eta Ekin programaren barruan, Aixerrota BHIk BIC Bizkaia bisitatuko du. Ekonomi Sustapen Sailak 2008an sortutako programa honen helburua eskola-garaitik jarrera ekintzailea sustatzea da, hau da: ekimena izatea, erabakiak hartzea eta erantzukizunak hartzea. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeei zuzenduta dago, eta honako hauek biltzen ditu: eskola teorikoak, tailer praktikoak, enpresa-munduko profesionalekin hitzaldiak eta […]

  • Aotec 2024

    BEC Bilbao Exhibition Centre Azkue Kalea, 1,Barakaldo,Bizkaia

    Maiatzaren 9an eta 10ean, Bilbao Exhibition Centerrek, BECek, Aotec azoka teknologikoaren XVII. edizioa hartuko du.

  • InfoDay erronkak BIOK! GovTech Bizkaia

    B Accelerator Tower, BAT

    Maiatzaren 13an, BAT, B Accelerator Towerrek infoday bat hartuko du Govtech Lab Bizkaiak Beazeko BIOK! plataformaren bitartez abiaraziko dituen erronka berriak azaltzeko

  • BFA – Bizkaia Sortzailea 2024 laguntzak: kontraste-saioak

    Urtero bezala, Bizkaia Sortzailea programarako eskaera-epea ireki ondoren, kontraste-saio batzuk antolatu ditugu. Saio horiei esker, bai enpresek, bai Beazeko lantalde teknikoarekin kontrastatu ahal izango dute proiektu bat aurkezteko asmoa duzuen elkarteek.

  • BIOK erronka! DomusVi: informazio-jardunaldia

    Maiatxaren 16an, online informazio-jardunaldi bat antolatu dugu, DomusVi-k BIOK! plataformaren bidez abiarazitako berrikuntza irekiaren erronka aurkezteko. Inskripzioak.