Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Spin-offak sortzeko aukera eta UPV/EHUn egindako ikerketaren emaitzen berri ematea

    Ekainaren 27an, Zitek Leioak unibertsitateen spin-offak sortzeari buruz hausnartzeko hitzaldia emango du. Izen-ematea.  Teknologian oinarritutako enpresak sortzea bultzatzeko beharra izango da hizpide UPV/EHUren hitzaldian, unibertsitate-eremuan egin den ikerketaren emaitzak komertzialki ustiatzeko xedez. Aldundiak ekintzailetzari erakutsitako foru-babesa azalduko du Beazek; halaber, adieraziko digu BC Materials ikerketa-zentroak (Ikerbasque fundazioak eta UPV/EHUk bultzatutakoak) material berriei buruz dituen ezagutzak […]

  • Think Big 2023 saria: sari-banaketa

    Bizkaia Aretoa

    Uztailaren 5ean, Think Big sariak banatuko dira Bizkaia Aretoan. Sari horien bidez, Zitek ekimenak espiritu ekintzailea sustatu nahi du UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen artean. Edizio honetan 32 enpresa-ideiek hartu dute parte. Epaimahaiak aukeratzen dituen lau proposamenik onenek 3000. 2000. eta 1000 (3. eta 4. postuak) euroko sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren. Gainera, ideia enpresa bihurtzea […]

  • BIND 4.0 – Demo Day 2023

    Palacio Euskalduna

    Uztailaren 6an, Euskalduna Jauregian, Best of BIND 4.0 Demo Day 2023 ekitaldia antolatuko da. Aurtengo edizioan 25 startupek hartu dute parte, horietariko hiru Bizkaikoak –BUHO electronics, Innomy eta Madit Metal, eta azelerazio-programa honetako 70 bazkide korporatiboekin batera diseinatu dituzten berrikuntza-proiektu errealak aurkeztuko dituzte. Topaketan Steve Blank ekintzaileak hartuko du parte. Silicon Valleyko Lean Startup izeneko mugimenduaren sortzailetako […]

  • Ateak zabalik jardunaldia 42 Urdulizen – Uztaila

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Uztailaren 6, 11, 15, 18, 21 eta 26ean ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean. Izen-ematea.   Ordu eta erdiz, izena ematen dutenek campusa ezagutuko dute eta, bereziki, 42 metodologia. Metodo iraultzaile eta doakoa, parekoen arteko ikaskuntzan oinarritua, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena. 42 Urdulizen parte izateko […]

  • BIOK! Egoin – informazio-jardunaldia

    Utzailaren 10an informazio-jardunaldi bat antolatu dugu streaming bidez Beazek plazaratutako azken BIOK! erronka, oraingo honetan Egoin-ekin lankidetzan, aurkezteko. Izen-ematea. Bertan, Egoin eta Beazeko talde teknikoek parte hartuko dute, eta erronkaren zergatian eta helburuetan sakonduko dute, baita BIOK! dinamikan ere. Oinarriak eta desafioaren deskribapena irakurrri ondoren sortzen ari zaizuen edozein zalantza ere argituko dugu.

  • III. topaketa: Fintech Internacional Hack&Disrupt!

    B Accelerator Tower, BAT

    Uztailaren 12an eta 13an, BATek harrera egingo dio Fintech Internacional Hack&Disrupt! topaketari. Antolatzaileak BME eta BBF Fintech dira. Izen-emateak. Aurtengo ekitaldia bi zatitan bereiziko da. Alde batetik, hackathon bat egingo da uztailaren 12an, asteazkenean. Izena ematen duten pertsonek 24 ordu izango dituzte finantza sektoreko enpresek planteatutako erronkentzako konponbideak proposatzeko. Bestetik, uztailaren 13an, jardunaldi bat egingo […]

  • BIND 4.0. izen-emateak zabalik daude 2024rako

    Irailaren 8ra arte zabalik egongo da BIND 4.0 ekimenaren zortzigarren ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea. Produktu eta zerbitzu disruptiboak eskaintzen dituzten mundu osoko startupek parte har dezakete, baldin eta haien soluzioa dagoeneko merkatuan edo azken garapen fasean badago. Soluzio horiek sektore hauen barruan egon beharko dira: industria adimenduna, energia garbia eta jasangarria eta elikaduraren eta osasunaren […]

  • 2023ko Handira JO lehiaketa, doktorego tesiak proiektu ekintzaile baten iturri

    Urriaren 10era arte zabalik egingo da epea Handira JO lehiaketara aurkezteko. Horren bidez, Emprender Zitek proiektuak EHUko doktorego tesirik onenei aukera emango die enpresa proiektu bat izan daitezen.  Lehiaketaren bidez sustatu eta aintzatetsi nahi da unibertsitateko ikerketa taldeen I+G+b emaitzak ustiatzetik sor daitekeen ekimen ekintzaile eta berritzailea. Handira JO sortu zen 2019-2023 bitartean doktorego tesia […]

  • Hitzaldi tematikoa: NIC – Jarduera eta ariketa fisikoaren garrantzia adinekoengan

    Uztailaren 20an, Bilboko Zabalgune eraikinean, ariketa fisikoa adinekoentzat zein garrantzitsua den lantzeko hitzaldi bat antolatuko dute Nagusi Intelligence Center delakoak eta Bilbao Ekintzak. Izen-emateak. Hauexek izango dira hizlariak: Ageing On, EHUko ikerketa-taldea; Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako arloa, zeinak Aukeragune zentroa aurkeztuko baitu, eta Mugikon eta Ikaika Training start-upak. Aurkezpena eta gero, taldean lan egiteko saio bat […]

  • Ateak zabalik jardunaldia 42 Urdulizen – Iraila

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Irailaren 12, 16 eta 26an ateak zabalik jardunaldiak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten 42 Urduliz programazio campusean. Izen-ematea. Ordu eta erdiz, izena ematen dutenek campusa ezagutuko dute eta, bereziki, 42 metodologia. Metodo iraultzaile eta doakoa, parekoen arteko ikaskuntzan oinarritua, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena. 42 Urdulizen parte izateko ez duzu aldez […]

  • 42 Urduliz – Piscine Discovery Women

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Irailaren 25an beste Piscine Discovery Women bat zabalduko da 42 Urdulizen. Proposamena berariaz programazio-gaietan interesatuta dauden emakumeei zuzenduta dago.  Izen-ematea. 42ren lehentasunezko helburuetako bat da emakumeak prestakuntza teknologikoa lortzea da “programazioaren munduan emakumeen ikuspuntua egotea, gizartea askotarikoa delako eta eskaintza digitalak askotarikoa izan behar duelako”. Beste batzuk dira prestakuntza hori doakoa izatea, pedagogikoki berritzailea, adinik, titulaziorik […]

  • Zaintza eta Adimen Lehiakorrerako Zerbitzuaren 6. monografikoaren aurkezpena

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Datorren irailaren 28an, Nagusi Intelligence Center – NICek Zaintza eta Adimen Lehiakorreko Zerbitzuaren seigarren monografikoa aurkeztuko du, "Negozio-aukerak elikadura seniorraren sektorean" izenburupean. Eman-izena. Adineko pertsonen elikadurak eginkizun erabakigarria du zahartzaroan bizitza osasungarria eta aktiboa izateko. Elikadura osasungarriak gaixotasun kronikoak prebenitzen eta funtzio inmunologikoa hobetzen laguntzen du, eta, horrez gain, oso garrtantzitsua da gorputzaren funtsezko beste […]

  • Startup Wise Guys Getaway 2023

    Urriaren 4tik 6ra,Startup Wise Guysek Getaway topaketa ospatuko du BAT eta San Mamesen, SWG taldea bere portafolioko startup azeleratu eta alderantzikatuekin eta bere kolaboratzaile inbertitzaile europarrekin biltzen duen urteroko hitzordua. 17 herrialdetako 300 pertsona baino gehiago bilduko dira Bilbon, esperientziak eta ezagutza partekatzeko, hitzaldien eta aurkezpenen bidez, baina baita hainbat jolas-jardueraren bidez eta tokiko ekintzailetza-ekosistemara […]

  • Soir.ee Mademoiselle Basque erakusketa

    Beaz. Sabino Arana, 8. Bilbao

    Urriaren 5etik 31ra bitartean, Beazen Bizkaia Sortzailea gunean Soir.ee Mademoiselle Basque erakusketa jarriko da, eta bertan izen bereko lehiaketako irabazleen lanak egongo dira ikusgai. Proiektu bat, House of Soiree startupak sustatua, zeinaren bidez emakumeen ekintzailetza artistikoa eta horrek garapen jasangarrian duen ekarpena ikusaraztea bilatzen baita Startuparen proposamenari Euskadiko 52 emakume ekintzailek eta 93 emakume artistak […]

  • Informazio jardunaldia X. edizioa ANDREkintzailea

    Beaz. Sabino Arana, 8. Bilbao

    Urriaren 6an, ANDREkintzailearen hamargarren edizioaren aurkezpena egingo da Beazen. Foru programa honek emakumeen ekintzailetza indartu eta enpresa sarean emakumeen presentzia ikusarazi nahi du. Inskripzioak Laguntza-programa gisa definitzen da, eta prestakuntza bezain garrantzitsua da sareak sortzea. Praktikan, tailerrak dira -aurtengo edizioan urritik ekainera-, eta bertan, lidergoa, estrategia digitala edo kudeaketa komertziala eta ekonomiko-finantzarioa bezalako gaiak lantzen […]

  • 42 Urduliz – Igerilekua udazkenean

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Urriaren 9an 42Urdulizek igerileku berria zabalduko du, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten programazio-campus honetan behin betiko onarpena zehazten duen proba. Elkarren segidako 26 eguneko aldia da, kodearen munduan erabat murgiltzen da eta 42 filosofiaren gakoak ezagutzen dira: prestakuntza berritzailea, % 100 doakoa, irakaslerik gabe, ordutegirik gabe eta zure erritmoan. Bertan sartzeko izena eman behar da eta […]

  • Emprender Zitek – Ekin 48

    Urriaren 11ra arte zabalik dago UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Zitek Leioak urriaren 16tik 20ra antolatu duten Ekin 48 ekintzailetza ikastaro azkarrean izena emateko epea. Unibertsitateko zortzi taldek, gehienez hiru pertsonakoak, enpresa-proiektu bat gauzatuko dute Adrián Odriozola, Ricardo Merino eta Adriana González irakasleen laguntzarekin. Elkarrekin ibilbidea egingo beharko dute, negozio- ideia baten identifikazioarekin hasiko […]

  • BVenture 2023

    Palacio Euskalduna

    Urriaren 17an eta 18an B-Venture ekimenaren zortzigarren edizioa hartuko du Euskalduna Jauregiak, penintsularen iparraldeko ekintzailetza-espazio handienenan. Sarrerak. Deialdi berriko 27 protagonistak honako hauek izango dira: The Good Goal, Universal Omics, Oreka Circular Economy, Grabit, Surphase, Data Value Management, Bromalgae, Hydrogen on site, Venped, Ditto Educación, Sangenso, Emocional, Glucovibes, Biodata Devices, Cimico, Suacara lighting, Gamium Corporation, Delikatetxe, Eqidata, OnTour Up, Smartur, Proteinmat Materials, Hovering Solutions, Roseo Eólica Urbana, Re.Set, Landatu Solar eta Poly Rewards. Proiektu horiei B-Venturek ikusgarritasuna emango die, eta harremanetan jarriko da […]

  • Ekintzailetzan aritzea Insurtech arloan

    Facultad de Economía y Empresa (Sarriko). Salón de Grados

    Urriaren 19an, EHUko Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa fakultateak hitzaldi bat eskainiko du: “Ekintzailetzan aritzea Insurtech arloan”, Oscar Paz de la Fuenteren eskutik, Insurtech Community Tech-eko zuzendari nagusia. Zitekek antolatuta, hitzaldiaren helburua da insurtech teknologiak negozio-eredu berrien garapena nola bultzatzen duen erakustea. Horri esker aseguruen sektorea erabat eraldatzen ari da eta zerbitzu eta enpresa berriak eskatzen […]

  • Hitzaldi tematikoa NIC – Narriadura kognitiboa eta osasun mentala Silver biztanlerian

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Hurrengo NIC hitzaldia urriaren 26an izango da; bertan, narriadura kognitiboaren inguruan arituko gara, zahartzaroko afekziorik ohikoena eta desgaitasun eta mendetasunen kausa nagusietako bat. Eman izena! Achucarro Basque Center for Neuroscience ikerketa-zentroarekin, DomusVi egoitzarekin eta Accexible, izeneko startuparekin batera egingo dugu solasaldia. Azken hori aitzindaria da mintzamenaren bidez osasun mentalarekin lotutako gaixotasunen detekzio goiztiarrean. Era berean, […]