42 Urduliz Open Day
Abenduaren 13an eta 20an ate irekien egunak dira Urdulizen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten programazio-campusean. Inskripzioak. Ordu eta erdiz izena ematen duten pertsonek campusa ezagutuko dute, bai eta, bereziki, 42 metodologia ere. Metodologia iraultzailea, parekoen arteko ikaskuntzan oinarritua, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena eta edonora doazela ere berrikuntzaren dinamizatzaile bilakatzen dituena. […]
