Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Abiatu Sarien Emanaldia

    Bizkaia Aretoa

    Abenduaren 12an Abiatu 2022 sarien banaketa egingo da Bizkaia Aretoko Oteiza Auditorioan.  Sari horiek Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak, Beazek eta EHUk bultzatzen duten Zitek programaren barruan daude, unibertsitate horren Bizkaiko campusean ekintzailetza sustatzeko. 2003an sortu ziren eta bi urtean behin huts egin dute, eta bi sari-kategoria aitortzen dituzte: oinarri teknologikoko enpresa onena eta enpresa berritzaile onena; […]

  • 42 Urduliz Open Day

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Abenduaren 13an eta 20an ate irekien egunak dira Urdulizen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten programazio-campusean. Inskripzioak. Ordu eta erdiz izena ematen duten pertsonek campusa ezagutuko dute, bai eta, bereziki, 42 metodologia ere. Metodologia iraultzailea, parekoen arteko ikaskuntzan oinarritua, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena eta edonora doazela ere berrikuntzaren dinamizatzaile bilakatzen dituena. […]

  • II. Deustu-Bizkaia Ekintzailetza Sarearen topaketa

    Universidad de Deusto. Deusto Business School. Aula 34

    Abenduaren 14an, Deustuko Unibertsitatean Deustu-Bizkaia Ekintzailetza Sare Globalaren II. topaketa egingo da. Izen-emateak.  Deustu-Bizkaia Ekintzailetza Sare Globala Deustuko Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin gidaturiko ekimena da, Bizkaiko enpresa erreferenteen berrikuntza-esparruen aktibazioan eta azelerazioan kolaboratu ahal duten Latinoamerikako pertsona ekintzaileak identifikatzea eta lurraldera erakartzea bilatzen duena. Topaketaren helburua da sarea osatzen duten askotariko eragileak ezagutaraztea, 2002. […]

  • Maker Faire Bilbao – Blockchain tailerra

    Antigua Fábrica Artiach - Centro cultural Espacio Open

    Abenduaren 17an eta 18an, Maker Faire Bilbaok Blockchain tailerra antolatuko du Fab Lab Bilbao-Artiach Fabrikan, Mar Caneten eskutik. Izen-ematea. Helburua blockchain analisirako tresna ezagunenak aztertzea da, ikuspegi kritiko eta diziplina anitzetik. Tailerra batez ere diseinatzaileei, artistei eta makerrei zuzenduta dago, izan profesionalak, zein ikasleak edo amateurrak. Besteak beste, Tezos plataforman NFT propioak sortzen ikasiko dute. […]

  • Turisberri, taldeko lehen saioa

    Abenduaren 22an eman genion hasiera Turisberriren lehen talde-saioari. Marakarekin batera, hautatutako enpresek turismoaren sektoreko joerak aztertuko dituzte. Aldi berean, bakoitzaren lana hobeto ezagutzeko aukera emango dien dinamika bati jarraituz egingo dute. Turisberri, Bizkaiko turismo-enpresetarako berrikuntza-laborategia

  • Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Datorren urtarrilaren 12an, Nagusi Intelligence Center – NICek Zaintza eta Adimen Lehiakorreko Zerbitzuaren hirugarren monografikoa aurkeztuko du, "Nola baloratu adinekoen iritzia" izenburupean. Eman izena!  

  • Informazio jardunaldia- Gizarte Ekintza Biok! erronka

    Urtarrilaren 13an, 09: 30etik 11: 00etara, online informazio-jardunaldi bat antolatu dugu, Gizarte Ekintzako foru sailak Biok! plataformaren bidez jarritako erronka aurkezteko. Izen-ematea. Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 20ra arte egongo da zabalik. Asmoa da hitzordu horri esker erronkaren eta Biok! dinamikaren xehetasunetan sakontzea eta sortzen zaizuen edozein zalantza argitzea. Bertan, Gizarte Ekintza Saileko eta Beazeko taldeek […]

  • NIC hitzaldi tematikoa – Talentu seniorra, gizartearentzako aktiboa

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Nagusi Intelligence Centerren 2023ko lehen hitzaldi tematikoa talentu seniorrari buruzkoa izango da, eta urtarrilaren 26an egingo da, Urduliz dorrean. Izen-ematea. Nagusi Intelligence Centerren 2023ko lehen hitzaldi tematikoa talentu seniorrari buruzkoa izango da, eta urtarrilaren 26an egingo da, Urduliz dorrean. Izen-ematea. Ohi bezala, hainbat ikuspegi uztartuko ditugu. Kasu honetan, irakasle ekintzaile batena, Iñaki Ortegak bere burua […]

  • 42 Urduliz – 2. Piscine Discovey Women

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Urtarrilaren 30tik Otsailaren 3ra, 42 Urduliz en 2. Piscine Discovery Women izango da, bereziki programazioan interesa duten emakumeei zuzendutako esperientzia da. Izen emateak. Ekimenaren lehentasunezko helburuetako bat emakumeek prestakuntza teknologikoa izatea da, "Programazioaren munduan emakumeen ikuspuntua egotea, gizartea askotarikoa delako eta eskaintza digitalak hala izan behar duelako". Bestea, prestakuntza doakoa, pedagogikoki berritzailea, adin eskakizunik eta […]

  • Finantza zaitek zikloa – Elkargi

    B Accelerator Tower, BAT

    Otsailaren 2an Elkargik BATen Finantza zaitek! zikloa antolatuko du, eta bertan Beazek enpresak sortzeko foru laguntzak aurkeztuko ditu. Prestakuntza pilulen formatuarekin Beazeko talde teknikoak azkar eta oso zehatz azalduko ditu Enpresa Berritzaileak Sortzeko programaren lau jarduketa eremuak. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 1etik 28ra izango da.

  • EEN Basque informazio-jardunaldia: I+G+b arloan nazioarteko lankidetzarekin finantzatzeko aukera.

    Auditorio del edificio 101. Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia, Zamudio (Bizkaia)

    Otsailaren 2an eta 14an, SPRI, Innobasque eta Beazek, Enterprise Europe Network euskal partzuergoaren kideek, Eusko Jaurlaritzaren eta CDTIren lankidetzarekin, I+G+b proiektuak aurkezteko deialdiari buruzko bi informazio-jardunaldi antolatuko dituzte, honako gai hauei lotuta: elikadura, bioekonomia, ingurumena eta klimaren aldeko ekintza eta industria.  Hitzaldiak enpresetako eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitza-erakundeetako eta abarretako kideak diren eta I+G+b-n zuzendaritza- edo […]

  • Creaction! Entrena itzazu zure ekintzaile trebetasunak

    Deusto Kabi. Edifico ESIDE, planta 4. Avenida de las Universidades, 24

    Otsailaren 10era arte dago irekita Creaction! programan izena emateko epea. Deustu Ekintzaileak antolatzen duen programa da eta bere helburua da Deustuko Unibertsitateko ikasleen artean ekintzailetza suspertzea.  Zehazki, programa unibertsitate horretako gradu edo gradu bikoitz guztietako lehen mailako ikasleei zuzenduta dago. Learning by doing metodologian oinarrituta dago eta 5 modulu ditu. Horietan lantzen dira norbere ezagutza, […]

  • Igerileku berri bat martxan 42 Urdulizen

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Otsailaren 13an 42 Urdulizek igerileku berria irekiko du. Proba honek zehaztuko du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Fundación Telefónicak bultzatzen duten programazio-campus honetan behin betiko onestea. Ondoz ondo 26 egunez kodearen munduan erabat murgilduko da, eta 42 filosofiaren oinarriak ezagutuko dira: lana taldean, ikasten ikastea eta zure erritmoan egitea: UPtoYou! Parte hartzeko eman izena eta gainditu […]

  • Open day 42 Urduliz – otsaila

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Otsailaren 14an eta 28an ate irekien egunak dira Urdulizen, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bultzatzen duten programazio-campusean. Inskripzioak. Ordu eta erdiz izena ematen duten pertsonek campusa ezagutuko dute, bai eta, bereziki, 42 metodologia ere. Metodologia iraultzailea, parekoen arteko ikaskuntzan oinarritua, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen dituena eta edonora doazela ere berrikuntzaren dinamizatzaile bilakatzen dituena. […]

  • Bizkaia Enpresa 2023

    BEC Bilbao Exhibition Centre Azkue Kalea, 1,Barakaldo,Bizkaia

    Badator Bizkaia Enpresa Topaketaren 12. edizioa: Bizkaiko ekintzaileen artean aukera berriak sortzeko eta enpresen artean interes komunak batzeko hamabigarren urtea. Beaz-ek sortutako topaketa dugu, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta enpresa eta gure lurraldeko ekintzaileen arteko harremanak sendotzeko.

  • Egin eta Ekin: Bizkaian ekiten ikasten

    BIC Bizkaia

    Otsailaren 28an, Egin eta Ekin programaren esparruan, IES Botikazar BHIko ikasleek BIC Bizkaia bisitatuko dute. 2008an Ekonomia Sustatzeko Sailak sortu zuen programa honen helburua da eskola urteetan hastea jarrera ekintzailea sustatzen. Hau da, gazteek ikas dezatela iniziatiba izaten eta erabakiak eta erantzukizunak hartzen. Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeei zuzendutako programa honetan eskola teorikoak, tailer praktikoak, […]

  • NIC hitzaldi tematikoa – Turismo aukerak sektore soziosanitarioarentzat

    Nagusi Intelligence Center Torre Urduliz. Aita Gotzon, 37,Urduliz

    Datorren martxoaren 2rako, 9:30etatik 12:00etara,"Turismo aukerak sektore soziosanitarioarentzat" hitzaldia antolatu dugu. Ema-izena.   Topaketaren helburua aukeratutako gaiaren ikuspegi anitza eskaintzea izango da. Helburu horietan lagunduko dute BayParker Consulting-ek, osasun turismora bideratuta, Ballesol-ek, familia atsedenaren programarekin eta Costa Blanca Senior eta Quironsalud enpresek, Silver segmentuko turismoari buruz duen ikuspegia osasun-arretako programarekin. Atsedenaldiaren ondoren, lan-saioa ere ez da […]

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Enpresentzako Laguntzen aurkezpena

    Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Edificio central. Sala Mendiko

    Martxoaren 8an, “Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzen aurkezpena” izeneko jardunaldia egingo da Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan. Jardunaldi hori Foru Aldundiak eta Euskadiko Parke Teknologikoek antolatu dute, aurten enpresen eskura jarri diren laguntza, zerbitzu eta funtsen programak xehetasunez azaltzeko. Izena-eman  Alex Urraca Zientzia eta Teknologia Parkeko lankidetza eta zerbitzuen arloko arduraduna eta Jorge Berezo eta Isabel […]

  • Prestaekin tailerra – Marka-irudia

    Beaz. Sabino Arana, 8. Bilbao

    Martxoaren 8an eta 15ean, Cristina Vicedo itzuliko da Beazera, marka-irudiari buruzko Prestaekin tailerra ematera.  Espainiako Branding Elkarteko (AEBRAN) presidentea, Sincerely agentziako sortzaile eta zuzendaria, Enpresa Institutuko zuzendari akademikoa, Vicedok esperientzia luzea du sektorean, eta irakaskuntza-trebetasun handiak ditu. Horregatik, haren hitzaldiak beti dira interesgarriak eta bizigarriak. Marka edozein enpresatarako aktibo estrategiko gisa – tamaina edozein dela […]

  • Girls love code

    42 Urduliz Bizkaia. Aita Gotzon Kalea, 37. 48610 Urduliz

    Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, 42 Urduliz eta e eXperienciaTek martxoaren 18rako jarduera bat antolatzen aritu dira: Girls love code. Helburua da historian zehar teknologiaren arloan jardun duten emakumeen lana nabarmentzea eta mundu digitalean hasteko baliatzea. Erronka bat ebatzi beharko da gamifikazio baliabideekin eta emakumeen aurrerapenen laguntzarekin. Izan ere, aurrerapen horiek hautsi zuten sabai digitala, beren garaian. […]