NIC Hitzaldi tematikoa – Teknologia aurreratuen eragina zilarrezko ekonomian
Apirilaren 28an, Nagusi Intelligence Center zentroak honako hitzaldi hau hartuko du: Teknologia aurreratuen eragina zilarrezko ekonomian. Aurrekoetan bezala, topaketaren helburuak hurrengoak izango dira: jorratuko den gaiaren ikuspegi anizkoitza eskaintzea, bertaratzen direnen elkarlana bultzatzea eta proiektu komunak garatzeko aukerak hautematea. Lehenengo helburua lortzeko laguntza emango dute Ibermática enpresak, Vicomtech fundazioak eta Euskal Oxcitas Biotech talde ekintzaileak. […]
