- Home
- Ekitaldiak for week of 24 urria, 2022 – InfoBeaz
Ekitaldiak for week of 24 urria, 2022 – InfoBeaz
Week of Ekitaldiak
E-MPRENDE 2022 lehiaketaren finala
E-MPRENDE 2022 lehiaketaren finala
Abenduaren 1ean izango da E-MPRENDE lehiaketaren finala. Bizkaiko Foru Aldundiak beste erakunde publiko eta euskal unibertsitate batzuekin batera antolatu du unibertsitateko ekintzailetza sustatzeko. Bertan parte hartuko dute enpresa simulazioko lehiaketa honen lehen bi faseetan puntuazio handiena lortu duten ikasleek. Puntu horiek lortzeko Gestionet Taldeak garatutako hainbat gamifikazio plataformekin lehiatu beharko dira eta beraien ekintzailetza gaitasun […]
EIC Accelerator 2022
EIC Accelerator 2022
Urriaren 18an Beazek informazio-saio bat antolatu du EIC Acceleratorri buruz. ETE-etarako eta startupetarako Horizont Europe programari lotutako finantzaketa-tresna da, baldin eta berrikuntza disruptiboarekin aritzen badira. 2022rako aurrekontuak 1.160 M euro gainditzen ditu. Izen-emateak. Europako programak koordinatzeko aholkularitza-konpainia baten laguntzaz, topaketan EIC Acceleratorren oinarrizko alderdiak izango dira hizpide: enpresa onuradunak, ematen duen finantza-laguntza, eskatzeko eta ebaluatzeko prozesuak, […]
ABIATU IX. Saria
ABIATU IX. Saria
Azaroaren 10era arte epea irekita egongo da ABIATU Sarirako hautagaitzak aurkezteko. Sari horrekin Zitek Programak UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko unibertsitate enpresa berritzaileak eta oinarri teknologikoa dutenak sortzea aitortzen du. Bertan parte hartu dezakete 2018ko urtarriletik 2021eko abendura JEZen altan eman ziren enpresek eta UPV/EHUko ikasleek, irakasleek, bekadunek, ikertzaileek edo spin-off sustatzaileek bultzatu dituztenek. Saria 20 000 […]
XXI. Ekintzailetza Sariak
XXI. Ekintzailetza Sariak
Irekita dago 2023ko XXI. Ekintzailetza Sarietan izena emateko epea. Iberiar penintsulako startup-ei zuzenduta dago, baldin eta beren oinarria teknologikoa eta digitala bada, eta beraien berrikuntza gaitasuna eta hazteko potentziala nabarmentzen baldin badira. Proposamenak bidaltzeko epea abenduaren 15ean bukatuko da. Bi kategoria hauek daude lehiaketan: "Eskualde Sariak" lurraldean inpakturik handiena duten enpresentzat, eta "Ekin XXI. Erronka […]
NIC hitzaldia – Adineko aktiboak – beharra, erronka eta aukera
NIC hitzaldia – Adineko aktiboak – beharra, erronka eta aukera
Urriaren 27an Nagusi Intelligence Center, NIC hitzaldi tematikoa antolatu dugu, eta izena eman dezakezu. Oraingoan, Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioarekin (BIOEF), SECOT Bizkaia elkartearekin eta Sensalus, adineko pertsonentzako fitness aplikazio bat garatu duen startup bizkaitarrarekin bat egingo dugu. Aurkezpenen ondoren, lan-saioa egingo da bertaratutako pertsona guztiekin.