- Home
- Ekitaldiak for week of 12 apirila, 2021 – InfoBeaz
Ekitaldiak for week of 12 apirila, 2021 – InfoBeaz
Week of Ekitaldiak
ANDREkintzailea programaren 7. edizioa
ANDREkintzailea programaren 7. edizioa
Urriaren 2an ANDREkintzailea programaren beste edizio bat hasiko da. Foru proiektu honen helburua emakumeek gidatutako enpresen garrantzia nabarmentzea da. ANDREkintzailea laguntza-programa bat da eta hor "prestakuntza bezain garrantzitsua da sareak sortzea". Ekonomia Sustatzeko Sailak sortu zuen duela zazpi urte, "emakume enpresariak ikusarazteko eta emakume gazteengan ekintzailetza-zaletasunak azaleratzea ahalbidetuko duten erreferenteak sortzeko". Praktikan, lidergoa, kudeaketa komertziala […]
Zabalik dago Modelizazio Matematiko Zerbitzuaren 2. deialdia
Zabalik dago Modelizazio Matematiko Zerbitzuaren 2. deialdia
Martxoaren 17tik apirilaren 16ra zabalik egongo da epea Beazek, BCAMeko Ezagutza Transferentziarako Unitatearekin lankidetzan, eskaintzen duen Modelizazio Matematikoko Zerbitzuaren 2. edizioan parte hartzeko eskabidea egiteko. Helburua, deialdia aurkezteko jardunaldian azaldu den bezala, enpresetan matematikak egin dezakeen ekarpenaz jakinmina piztea da. Zerbitzua doakoa eta banakakoa da eta 3 hilabeteko iraupena du. Bi proiektu mota bereizten ditu: […]
Lantegi praktikoak: gizarte berrikuntzako dirulaguntzetara aurkeztutako proiektuak lantzeko gakoak
Lantegi praktikoak: gizarte berrikuntzako dirulaguntzetara aurkeztutako proiektuak lantzeko gakoak
Urtero bezala, Gizarte Berrikuntza eta Ekintzailetza programa argitaratu aurretik, Beazek bi lantegi praktiko antolatu ditu, proiektuen definizioa eta aurkezpena hobetzeari begira gakoak lantzeko. Lehenengoa, online-formatuan, martxoaren 18an izango da, eta gizarte-berrikuntza jasangarria izango du ardatz. Bi ordutan, Sinnple aholkularitza-enpresaren laguntzarekin, Garapen Jasangarriko Helburuak aztertuko dira eta, berariazko dinamika baten bidez, proiektuetako batzuekin lotuko dira. Apirilaren […]
B-Venture 2021
B-Venture 2021
Ekainaren 30era arte zabalik dago B-Ventureren seigarren edizioan izena emateko epea. Ideia edo proiekturen bat martxan baduzu, El Correok sustatutako ekimen hau bizkortzeko eta inbertitzaileei aurkezteko aukera bat da. B-Venture garapen-etapa goiztiarrean dauden proiektuei zein aurreratuenei zuzentzen zaie. Izaera berritzailearen, bideragarritasunaren eta eskalagarritasunaren arabera, batzorde antolatzaile batek 24 finalista aurrehautatuko ditu. Talde sustatzaileek prestakuntza-programa bat […]
Innova Bilbao 2021
Innova Bilbao 2021
Apirilaren 16an eta 17an, Guggenheim Bilbao Museoan Innova Bilbaoren 8. edizioa burutuko da. Enpresa-sormenerako foroa da, eta berrikuntzan adituak diren pertsonak bilduko ditu berriro, besteak beste arlo hauetan: negozio digitala, online marketina, komunikazioa eta ekintzailetza. Topaketa hitzordu paregabea bihurtu da, hizlari moldakor eta ikuspegi askotarikoak bateratzeko duen trebetasunagatik, edizio bakoitza aurrekoaren desberdina eginez. Bertan sartzen […]
42 Urdulizek lehenengo igerilekua zabalduko du
42 Urdulizek lehenengo igerilekua zabalduko du
Apirilaren 12an, 42 Urdulizek bere lehen igerilekua irekiko du. 26 egunez jarraian, programazio-campus honetan parte hartu nahi dutenek 13 proiekturen garapenari ekin beharko diote. Egunero 10-12 ordu erabiliko dituzte, asteburuak barne. Igerilekua campusean sartzeko azken sailkatze-etapa da. 42. metodologia bertatik bertara ezagutzeko eta esperientzia paregabea bizitzeko aukera ere bada, azken emaitza edozein izanda ere. Igerilekua […]
Jardunaldia: Bizkaiko ETEak eta startupak BEParekin birkonektatuz
Jardunaldia: Bizkaiko ETEak eta startupak BEParekin birkonektatuz
Beazek abian jari du Bizkaiko ETE eta startupak Berrikuntzaren Erosketa Publikoko prozesuetara (BEP) aurkezten prestatzeko zerbitzuaren bigarren edizioa. Gaikuntza-ibilbide berri honetan parte hartuko duten enpresak hautatzeko, eta BEParen aukerei eta arlo horretan dugun laguntza-eskaintzari buruz informazio gehiago emateko, apirilaren 14an, 09:00etan, egingo den BEPari BURUZ SENTIKORTZEKO JARDUNALDIRA gonbidatzen zaituztegu. Apirilaren 12ra arte eman dezakezue izena Egitaraua 08.45 Bertaratuen erregistroa 09.00 […]