- Home
- Ekitaldiak for week of 15 martxoa, 2021 – InfoBeaz
Ekitaldiak for week of 15 martxoa, 2021 – InfoBeaz
Week of Ekitaldiak
Ekintzailetza eta osasun-ekoizpenari buruzko prestakuntza
Ekintzailetza eta osasun-ekoizpenari buruzko prestakuntza
Basque Health Cluster-ek eta Beazek "osasun-produktuak fabrikatzen dituen enpresa bat sortzea eta kudeatzea" ikastaroa antolatu dute. Prestakuntzak berebiziko garrantzia du bizi garen uneon, osasunarekin lotutako ekonomia garatzen jarraitzearen garrantzia agerian geratu delako. Ikastaroak 13 lan-saio izango ditu, eta, horietan, enpresaren kudeaketarekin eta administrazioarekin, finantzaketa publiko eta pribatuarekin, banaketarekin, erregulazioarekin edo zentro teknologikoekiko lankidetzarekin lotutako alderdiak […]
ANDREkintzailea programaren 7. edizioa
ANDREkintzailea programaren 7. edizioa
Urriaren 2an ANDREkintzailea programaren beste edizio bat hasiko da. Foru proiektu honen helburua emakumeek gidatutako enpresen garrantzia nabarmentzea da. ANDREkintzailea laguntza-programa bat da eta hor "prestakuntza bezain garrantzitsua da sareak sortzea". Ekonomia Sustatzeko Sailak sortu zuen duela zazpi urte, "emakume enpresariak ikusarazteko eta emakume gazteengan ekintzailetza-zaletasunak azaleratzea ahalbidetuko duten erreferenteak sortzeko". Praktikan, lidergoa, kudeaketa komertziala […]
Erakusketa: “Janzteko artea”
Erakusketa: “Janzteko artea”
Abenduaren 2tik apirilaren 11ra bitartean, Mercedes de Miguel diseinatzailearen lanaren erakusketa izango da ikusgai Gueñesko Basque Design Center-en. "El arte de vestir" erakusketak hogeita hamar urteko ibilbidea egiten du moda-diseinatzaile gisa egindako lanagatik eta enpresa-ibilbideagatik ezaguna den profesional baten ofizioan. Bokazio goiztiarra izan zuen, eta 15 urterekin Bilbora joan zen diseinua ikastera. Geroago, Bartzelonan osatu […]
Provider enpresa-ideia lehiaketan izena emateko epea
Provider enpresa-ideia lehiaketan izena emateko epea
Otsailaren 15etik martxoaren 28era zabalik egongo da epea 2. Provider enpresa-ideien lehiaketan proiektuak aurkezteko. Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan egon den eta Tknikak enpresa berriak sortzen laguntzeko bultzatzen duen Urratsbat programaren laguntza izan duen edozein pertsonak parte har dezake Baloraziorik onena lortzen duten hobekuntza-ekimenek 6 hilabeteko egonaldia irabaziko dute BIC Bizkaiako ekintzailetza-gelan, eta 1000 euroko saria […]
Zabalik dago Modelizazio Matematiko Zerbitzuaren 2. deialdia
Zabalik dago Modelizazio Matematiko Zerbitzuaren 2. deialdia
Martxoaren 17tik apirilaren 16ra zabalik egongo da epea Beazek, BCAMeko Ezagutza Transferentziarako Unitatearekin lankidetzan, eskaintzen duen Modelizazio Matematikoko Zerbitzuaren 2. edizioan parte hartzeko eskabidea egiteko. Helburua, deialdia aurkezteko jardunaldian azaldu den bezala, enpresetan matematikak egin dezakeen ekarpenaz jakinmina piztea da. Zerbitzua doakoa eta banakakoa da eta 3 hilabeteko iraupena du. Bi proiektu mota bereizten ditu: […]
Lantegi praktikoak: gizarte berrikuntzako dirulaguntzetara aurkeztutako proiektuak lantzeko gakoak
Lantegi praktikoak: gizarte berrikuntzako dirulaguntzetara aurkeztutako proiektuak lantzeko gakoak
Urtero bezala, Gizarte Berrikuntza eta Ekintzailetza programa argitaratu aurretik, Beazek bi lantegi praktiko antolatu ditu, proiektuen definizioa eta aurkezpena hobetzeari begira gakoak lantzeko. Lehenengoa, online-formatuan, martxoaren 18an izango da, eta gizarte-berrikuntza jasangarria izango du ardatz. Bi ordutan, Sinnple aholkularitza-enpresaren laguntzarekin, Garapen Jasangarriko Helburuak aztertuko dira eta, berariazko dinamika baten bidez, proiektuetako batzuekin lotuko dira. Apirilaren […]
Beazen modelizazio matematiko zerbitzuaren aurkezpena
Beazen modelizazio matematiko zerbitzuaren aurkezpena
Martxoaren 16an jardunaldi bat antolatu du Beazek, Basque Center for Applied Mathematics, BCAMekin lankidetzan, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei eta startupei eskaintzen dien Modelizazio Matematiko Zerbitzua aurkezteko. Zerbitzu horren helburua da beren datuen kudeaketa eta simulazio-eredu matematikoen erabilera optimizatzea. Izen-ematea martxoaren 12ra arte. Asmoa berehala bigarren edizioa izango duen zerbitzuaren irismena azaltzea da. Horretarako, lehen […]