- Home
- Ekitaldiak for week of 26 urria, 2020 – InfoBeaz
Ekitaldiak for week of 26 urria, 2020 – InfoBeaz
Week of Ekitaldiak
Ekintzailetza eta osasun-ekoizpenari buruzko prestakuntza
Ekintzailetza eta osasun-ekoizpenari buruzko prestakuntza
Basque Health Cluster-ek eta Beazek "osasun-produktuak fabrikatzen dituen enpresa bat sortzea eta kudeatzea" ikastaroa antolatu dute. Prestakuntzak berebiziko garrantzia du bizi garen uneon, osasunarekin lotutako ekonomia garatzen jarraitzearen garrantzia agerian geratu delako. Ikastaroak 13 lan-saio izango ditu, eta, horietan, enpresaren kudeaketarekin eta administrazioarekin, finantzaketa publiko eta pribatuarekin, banaketarekin, erregulazioarekin edo zentro teknologikoekiko lankidetzarekin lotutako alderdiak […]
ANDREkintzailea programaren 7. edizioa
ANDREkintzailea programaren 7. edizioa
Urriaren 2an ANDREkintzailea programaren beste edizio bat hasiko da. Foru proiektu honen helburua emakumeek gidatutako enpresen garrantzia nabarmentzea da. ANDREkintzailea laguntza-programa bat da eta hor "prestakuntza bezain garrantzitsua da sareak sortzea". Ekonomia Sustatzeko Sailak sortu zuen duela zazpi urte, "emakume enpresariak ikusarazteko eta emakume gazteengan ekintzailetza-zaletasunak azaleratzea ahalbidetuko duten erreferenteak sortzeko". Praktikan, lidergoa, kudeaketa komertziala […]
Think Big 2020 sarien emanaldia
Think Big 2020 sarien emanaldia
Urriaren 22an, Think Big 2020 sariak banatuko dituzte Bizkaiko Aretoko Baroja gelan. Zitek ekimenaren bidez, EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleen artean ekintzaileatza-gogoa sustatu nahi da. Hasiera batean, lau sari daude aurreikusita: 2500 €, 1500 €, eta, hautatutako hirugarren eta laugarren proposamenen kasuan,800 €-koak. Epaimahaiak, hala ere, sari horiek proiektu baten baino gehiagoren artean banatzeko aukera aurreikusten […]
VIII. ABIATU sariak
VIII. ABIATU sariak
Azaroaren 25ra arte zabalik egongo da Abiatu Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea. Zitek Programak EHUko Bizkaiko Campusean unibertsitateko enpresak eta oinarri teknologikokoak sortu direla aitortzen du. 2016ko urtarriletik 2019ko abendura bitartean EJZn alta eman duten enpresek parte hartu ahalko dute, baldin eta ikasleek, irakasleek, ikertzaileek eta EHUrekin lotutako beste profil batzuek sustatu badituzte. Saria 20.000 eurokoa […]