Prestaekin

Ekitaldiak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur
  • Prestaekin-Jakinarazi zure proiektua!

    Martxoaren 4an eta 5ean, Beaz zentroak Prestaekin tailer berri bat antolatu du, komunikazio profesionalari buruzkoa, eta Oratoria Profesionalerako OTEC Eskolako Lupe Del Río k eta Idoia Ruak emango dute. Tailerraren helburua da ekintzaileei baliabideak ematea enpresa-proiektu bat aurkezten ikasteko eta haien entzuleengan eragin positiboa izateko. Horretarako, oratoria, gorputz adierazpena eta komunikazioa lantzen dira, baina baita […]

  • Prestaekin 2021

    Otsailaren 17ra arte zabalik egongo da epea Prestaekin programan izena emateko. Bizkaiko Foru Aldundiak ekintzaileei laguntzeko sustatzen duen trebakuntza-programetako bat da Prestaekin. Prestakuntzak (doakoa) enpresa-ideien azterketa kritikoa, komunikazioa, marka-irudia, Lean ekintzailetza, finantzaketa/inbertsioa bilatzea, marketin digitala eta finantza-analisia jorratzen dituzten zazpi modulu biltzen ditu. Gai bakoitzari 8 ordu eskainiko zaizkio, bi jardunalditan banatuta. Online izango dira, asteazkenetan, […]

  • Inbertsioa eta komunikazioa, Prestaekin 2021 azken saioak

    Ekainean amaituko da Prestaekin programaren bosgarren edizioa, Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak eta Beazek bultzatzen dutena, ekintzaileen enpresa-gaitasuna hobetzeko. Helburu horrekin, otsailetik hainbat prestakuntza-saio antolatu dira enpresa-proiektu bat sendotzeko eta aurrera egiteko funtsezko gaiei buruz. Orain arte, negozio-plana, Lean metodologia, marka eta marketin digitaleko estrategia bat definitzeko tresnak eta finantza-informazioaren interpretazioa jorratu dira. Maiatzean inbertsioaren txanda […]

  • Prestaekin tailerra – Marka-irudia

    Beaz. Sabino Arana, 8. Bilbao

    Martxoaren 8an eta 15ean, Cristina Vicedo itzuliko da Beazera, marka-irudiari buruzko Prestaekin tailerra ematera.  Espainiako Branding Elkarteko (AEBRAN) presidentea, Sincerely agentziako sortzaile eta zuzendaria, Enpresa Institutuko zuzendari akademikoa, Vicedok esperientzia luzea du sektorean, eta irakaskuntza-trebetasun handiak ditu. Horregatik, haren hitzaldiak beti dira interesgarriak eta bizigarriak. Marka edozein enpresatarako aktibo estrategiko gisa – tamaina edozein dela […]

  • Prestaekin: 2. modulua

    Beaz. Sabino Arana, 8. Bilbao

    Martxoaren 18an eta 25ean Prestaekin programaren bigarren trebakuntza-saioa egingo da Beazen.