Igerileku berri bat hastear 42Urduliz
Ekainaren 3an 42Urdulizek igerileku berria zabalduko du, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten programazio-campus honetan behin betiko onarpena zehazten duen proba.
Ekainaren 3an 42Urdulizek igerileku berria zabalduko du, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten programazio-campus honetan behin betiko onarpena zehazten duen proba.
Beaz Barne-ekintzailetza eta Berrikuntza Negozio Ereduetan zerbitzuaren edizio berri bat abiarazi dugu. Izena emateko epea maiatzaren 22an irekiko da, egun horretan online jardunaldi informatibo bat egingo baitugu, eta ekainaren 7ra arte egongo da zabalik.
Uztailaren 12ra arte irekita egongo da Bide-azpiegituretan berrikuntza sustzateko dirulaguntzak programarako eskaerak aurkezteko epea.
GovTech Bizkaiak berrikuntza irekiari lotutako sei erronka bota ditu Beazen BIOK! plataformaren bidez.
Maiatzaren 20tik ekainaren 7ra bitartean zabalduko da Trantsizio Digitala programan parte hartzeko eskaerak egiteko epea. Horren bidez, Sustapen Ekonomikoko sailak teknologia berriak eta berrikuntza ETEetan sartzea sustatu nahi du.
Maiatzaren 17ra arte dago zabalik Beaz eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundeek I+G+Bko eragileen eta Bizkaiko enpresen artean ezagutzaren transferentzia sustatzeko eskaintzen duten Modelizazio Matematikoko Zerbitzuaren 5. edizioan izena emateko epea.
Maiatzaren 15ra arte zabalik egongo da epea Beaz Acceleration Program programaren 3. deialdirako eskaera egiteko. Errendimendu handiko programa honetan, Beazek hazkunde fasean dauden startupei laguntzeko baliabide onenak integratzen ditu. Bizkaiko bost startup izango dira programan.
Maiatzaren 8ra arte zabalik dago eskaera egiteko epea Eskualdeen Lehiakortasuna bultzatzeko programan. Horren bidez Ekonomia Sustatzeko Sailak Bizkaiaren garapen orekatu eta jasangarria lortu nahi du.
Irailaren 30ra arte zabalik egongo da epea Innobideak – Kudeabide programan eskaerak egiteko, kudeaketa aurreratuaren ereduarekin bat datozen proiektuei laguntzeko, lehiakortasuna hobetze aldera.
Maiatzaren 15ra arte zabalik egongo da epea Artisautza Sustatzeko Foru Programan eskabideak egiteko. Helburua Bizkaian sektoreko enpresen eta profesionalen lehiakortasuna bultzatzea da.