Euskal berriak

Hitzaldia: Nola surfeatu ekintzaileen, inbertsiogileen eta herri erakundeen ekosistema

Ekintzailetzari eta inbertsioari buruzko hitzaldia antolatu du Tecnalia Ventures-ek uztailaren 15ean Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 204. Eraikinean. Paulo Andrezek emango du hitzaldia, hau da, Business Angelsen Europako Sarearen lehendakari […]

Bilbo 2015 Enplegu Plana – Kontrataziorako laguntzak

2016ko maiatzaren 16ra arte, bertako enpresei Lanbiden inskribaturik dauden pertsona langabetuen kontratazioa errazte aldera Bilboko Udalak plazaratu dituen laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkeztu ahal izango dira Bilbao Ekintzaren Sustapen Arloan. 

Diseinuaren Nazioarteko IV. Maier Lehiaketaren sariaak emanda

Ondoko hauek izan dira Diseinuaren Nazioarteko IV. Maier Lehiaketaren irabazleak: “Flysch Design”, profesionalen kategorian; “Cintiyo-Indian Public Transportation”, ikasleen kategorian; eta “Locta”, materialen erakusgairik onenarenean.

AurreTIK 2015 argitaratu da

Urtero bezala, Barrixek aztertu egin ditu EUSTATek hamar langile edo gehiago dituzten Bizkaiko enpresen artean 2012an eta 2013an egindako Berrikuntza Teknologikoari buruzko Inkestan bildu dituen datuak. Horietatik abiatuta, “AurreTIK 2015, […]

ICOT 2015, Pentsamenduaren Nazioarteko Konferentzia

Euskalduna Jauregiak ICOT 2015 nazioarteko topaketa hartuko du ekainaren 29tik uztailaren 3ra bitartean. “Pentsamendua sarean, hiri eraikitzaileak” lelopean, pentsamendua hezkuntzan, enpresan, artean eta kirolean aplikatzeari buruzko hausnarketa egingo duten hainbat […]

Bizkaiaext, Nazioarteko Merkataritzarako aholkularitza zerbitzu interesgarria

Ekonomia Sustapeneko Foru Sailak eta Bilboko Merkataritza Ganberak martxan jarri duten zerbitzuaren izena da Bizkaiext. Egoitza soziala Bizkaian duten eta produktuak esportatzen dituzten enpresei nazioarteko merkataritzaren arloan aholkularitza eta informazioa […]

Eusko Jaurlaritza – Gauzatu programa

Gauzatu programaren deialdi berria ireki da eta horren bidez Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak teknologian oinarrituta dauden eta/edo berritzaileak diren ETEak sortu eta garatzea bultzatu nahi du.

2.5 milioi euroko finantzaketa-txanda bat itxi du Histocell-ek

Histocell biofarmazia-enpresak 2.5 milioi eurorekin kapitala handitzeko txanda bat itxi du. Horren helburua 2015. urte amaierarako Reoxcare izeneko orbaintze-produktua nazioarteko merkatura ateratzea da.

DCC HEBE jardunaldia: moda sortzaile gazteen eguna

Ekainaren 17an III. DCC (Diseñar, crear, comunicar) jardunaldia hartuko du Bizkaia Sortzailea Espazioak. HEBE plataformak antolatua da, moda sortzeko talentua sustatzeko helburuarekin. Elevator Pitch saio bat ere egingo da topaketan […]

creaModa 2015

Ekainaren 15era arte irekita egongo da creaModa izeneko moda diseinuaren lehiaketara aurkezteko epea. Azaroaren 28an izango da BECen, Expocosmética Bilbao azokarekin batera. 35 urtetik beherako pertsonei zuzenduta dago.

Beaz

FREE
VIEW