Beazen albisteak

Bizkaia Open Future_: Gurutzeta eta Dibal erronken irabazleak

MedicSen, Irontec eta Embeblue enpresek irabazi dituzte Gurutzetako Erietxeak eta Dibalek Bizkaia Open Future berrikuntza irekiko programaren bidez plazaratu zituzten erronkak.  Laster beren konponbideen egiazko proiektu pilotu bat hasiko dute Aldundiaren laguntzarekin.

Bizkaia munduarekin konektatzen duten startupak

Vostok Electric eta Arrecife Energy Systems,  MassChallengeBiscayren 2. edizioan parte hartu duten Bizkaiko enpresetako bi, beren nazioarteko bizkortze-prozesuarekin jarraitzeko aukeratuak izan dira. 

Matematikak, hainbat aukera euskal industriaren zerbitzura

“Industria prozesu guztien atzean matematikak daude, arlo biotako profesionalen arteko lankidetza sustatzea garrantzitsua da”. Hitzokin zabaldu zuten Ainara Basurkok eta Luis Vega Bcam-eko zientzia zuzendariak European Study Group with Industryren […]

Bizintek saria, unibertsitateko talentua agerian jartzeko

Maiatzaren 16an, Global Innovation Day-ren barruan, Bizintek Innovak Gradu Amaierako I. Sariak banatu zituen. Ekimen honen bidez Bizkaiko ingeniaritza-etxe honek gazteen talentua enpresei hurbildu nahi die eta ingeniari belaunaldi berriei unibertsitatetik […]

Quarizmi Martech biltzarrean egon da

Maiatzaren 9tik 11ra Martech 2017 burutu zen San Franciscon, 1800 profesional baino gehiagok parte hartu dute marketin eta teknologiaren arteko ohiko mugak gainditzen dituen foro honetan, munduko panorama nondik nora doan ezarriz. […]

Retrace proiektuaren 5. topaketa: Esloveniako jokabide onak

Retrace proiektuko bazkideok ekonomia zirkularra sakonago ezagutzeko lanean jarraitzen dugu, Europako zenbait lekutan dauden esperientziak konpartituz. Piamonte, Akitania, Bizkaia eta Holandaren ostean, Eslovenian izandako jokabide onak ezagutzeko aukera izan berri dugu.    

ANDREkintzailea 4. edizioa: Bizkaiko emakume ekintzaile eta enpresariak

ANDREkintzailea programaren beste edizio bat. Emakumeek zuzendutako enpresei laguntza emateko ekimen hau Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatzen du, emakumeen ekintzailetza errazteko eta Bizkaiko enpresa sarean haien presentzia agertzeko.

Zure negozio-ideia Bostonen garatzeko aukera

Maiatzaren 15a arte zabalik egongo da epea Bizkaia International Startup Connection programaren deialdi berrian parte hartzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzaturik, aukera ematen du Bizkaiko 24 startupek Bostongo Cambridge Innovation Center-en, […]

Bizkaia Lehiakorra proiektua, lehen urtearen balantzea

Duela urtebete Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak, Orkestrarekin elkarlanean, abian jarri zuen Bizkaia Lehiakorra Proiektua. Orain balantzea egiteko garaia da eta protagonistak Bizkaia eta osatzen duten eskualdeak dira. Gakoa lehiakortasun, lurralde eta oreka […]

BFA – Berrikuntza eta Inbertsio aurreratua sustatzeko 2i plana

Ekainaren 9ra arte zabalik egongo da deialdia Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatu eta Beazek kudeatzen duen 2i Planeko  diru-laguntzak eskatzeko, Bizkaiko enpresen artean berrikuntza eta inbertsio aurreratua sustatzeko asmoz.