2024 aurkezpen-jardunaldiak

Datorren apirilaren 29an irekiko da Bizkaia Sortzailea 2024 laguntza-programa eskatzeko epea, maiatzaren 31ra arte.

Urtero bezala, zuen proiektua programa horretan sar dadin bultzatzeko, kontraste-saio batzuk antolatu ditugu Beazeko talde teknikoarekin.

20 minutuko online saio arin eta laburrak izango dira, zuen produktuaren/zerbitzuaren gakoak zehatz-mehatz ezagutzeko eta orientatzeko aukera emango digutenak.

Saioak formatu digitalean izango dira, maiatzaren 16ra arte gehienez.

Ahalik eta produktiboenak izan daitezen, osatu webgune honetan dagoen formularioa eta bidali guri. Adieraz iezaguzue, mesedez, zein egun eta ordu datorkizuen ondoen hitzorduak hobeto doitzeko.

Gure laguntza izan!


Izen emateak


Azaldu ze produktu/zerbitzu eskainiko dituzun eta ze merkatura zuzenduta dauden.
Azaldu proiektuaren lerro nagusiak eta zein merkatura zuzenduta dagoen.

Zehaztapenak eta Baldintzak

Interesdunak baimena ematen dio BEAZ SAUri bere datu pertsonalak tratatzeko, 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian ezarritako baldintzetan, honako helburu hauekin: Bizkaia Creativa-ren Aurkezpen Jardunaldiak erregistratzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea, eskatutako dokumentazioa bidaltzea, hala badagokio, informazio gehigarria edo eskabidean emandako informazioari buruzko argibideren bat eskatzea, bai eta galdetegiak eta inkestak bidaltzea ere, parte-hartzaileen gogobetetasun-maila ezagutzeko eta gure ekitaldi/jardunaldien kalitatea hobetzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, jo tratamendu-jardueren erregistrora. Gainera, honen bidez jakinarazten da balitekeela ekitaldia/jardunaldia BEAZ SAUren komunikazio-plataformetan sustatzeko helburuarekin argazkiak eta bideoak egitea, eta horren kontra egiteko eskubidea egikaritu daitekeela horretarako gaitutako bitartekoen bidez. Nolanahi ere, parte-hartzaileek aukera dute beren eskubideak egikaritzeko, eta horretarako idazki bat aurkeztu beharko dute legezko jakinarazpena eta pribatutasun-politika izeneko atalean azaltzen diren bitartekoen bidez.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA