Berrikuntza irekiko erronka berri bat abiarazi dugu! Erronka IBERDROLA erakundeak ematen du, Global Smart Grids Innovation Hub eta PERSEO erakundeen bitartez. Klima-aldaketarekin lotutako fenomenoen ondorioz zuhaitzak linea elektrikoetara erortzean sortzen diren arriskuak murrizteko irtenbide bat aurkitzea du helburu erronkak.


Egitaraua
09:30 Ongi etorria.
09:45 Iberdrola erronkaren aurkezpena.
10:15 Biok prozesuaren xehetasuna.
10:30 Zalantzak argitzea eta jardunaldia ixtea.
Formatua: aurrez-aurrekoa(plaza mugatuak) eta streaming bidez.
Jardunaldia grabatu egingo da, ondoren dagozkion komunikabideetan zabaltzeko.
Jardunaldia behar bezala garatzeko, konektatzen diren pertsonen mikrofonoak desaktibatu egingo dira bilerara biltzen direnean.
Eskaerak eta galderak egiteko blokean, galderak txat bidez egin beharko dira.
17
urria
09:30etan
Izena emateko formularioa
Epea amaitu egin da.
