Ideable-k garatutako Kwido plataformak Senior Proiekturik Onenaren saria irabazi du Internet & Euskadi elkarteak sustatzen dituen Buber Sarietan. Zorionak!
Kwidok osasuna monitorizatzeko eta estimulazio kognitiborako zenbait konponbide eskaintzen ditu pertsona nagusientzat, IKT tresna eta aplikazioak baliatuz.
Arlo profesionalean Kwidok tele-zainketa produktuen belaunaldi berria aurkezten du, gaixoen arreta hobetzeko eta kostuak murrizteko, oraingo honetan errealitate birtuala erabiliz.
Arlo pertsonal eta etxekoan Kwido motibazio eta pizgarri-iturria da eta pertsona nagusiei euren independentziari eusteko teknologia berriak eskaintzen dizkie.
Bubber Saria Kwidok 2018an lortu dituen beste batzuekin batera dator; izan ere hautagaia izan da Europar Batasunak ematen dituen Silver Econmy Awards sarietan eta SilverEco and Ageing Well International Awards sarietan.
Datozen asteotan Kwido Mementiaren bertsio berria aterako dute.