Hirisens-Quality Sensors Network S.L.k, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Beazen laguntza jaso duen startupak, hitzarmena sinatu du ingurumenaren kudeaketarako Garbiker foru sozietatearekin. Horren bitartez, abian jarriko da saio pilotu bat eta Gorlizko 10 erdukiontzitan erabilera datuak monitorizatuko dira, astero eta hilero erabiltzaileen jokaera ezagutzeko eta biltze-zerbitzuaren antolaketa hobetzeko.
Hirisens enpresak Gauzen Internet sektorean dihardu, teknologia adimentsuekin, ingurumena bertatik bertara kontrolatzeko giltza eskuan zerbitzua eskainiz, oso aldakakorra den teknologiaren merkatuan beharrezkoa den euskarri eta etengabeko hobekuntza barne.
Garbiker-ek bi helburu lortu nahi ditu: batetik, herritarrei zerbitzu eraginkorragoa eskaintzea eta baliabide publikoak optimizatzea ahalbidetzen duten teknika berriak aplikatzearen bideragarritasuna aztertzea eta, bestetik, gure lurraldean orain dela gutxi eratu den enpresa bat garatzen laguntzea