Coaching FactoryĀ coachingean, komunikazioan eta giza baliabideetan adituak diren bi ekintzailek sortutako enpresa da. Helburua erakundeei hazten laguntzea da, pertsonen talentuaren bidez. Horretarako, lidergo-programak, taldeak sortzeko eta oratoria programak diseinatzen dituzte, besteak beste. Konfinamenduaren ondorioz, eta “bai une honetan enpresei laguntzeko, bai COVID-19 osteko etapa prestatzeko”, doako mintegi birtualak eskaintzen ari dira, besteak beste, ziurgabetasun garaiko talentuari, denboraren kudeaketari edo estresari buruz.
![](https://info.beaz.bizkaia.eus/wp-content/uploads/2020/04/coaching-fac.jpg)