Zunibalek produktu eta zerbitzu elektronikoak garatzen ditu itsas sektorean aplikatzeko. Arrantzari aplikatutako komunikazio satelitalak erabiltzen aitzindariak dira, eta I+G+b sail garrantzitsu bat dute, bezeroen beharretara eta merkatura egokitutako soluzio teknologikoak garatzen lan egiten duena.
Atuna arrantzatzeko lehen buia satelitaletatik olatuak neurtzeko azkenetara, Bizkaian jaiotako enpresa honen historia munduko arrantza- eta itsas sektorearekin paraleloan doa. Planetaren mutur batetik bestera, Japoniatik Panamara, arrantzan garrantzia duten herrialde guztietan du presentzia Zunibalek, eta bere ekoizpenaren %80 esportatzen du. Nazioartekotzea da haren hazkundearen gakoa.