Sosa Tel Aviv-Bizkaia azelerazio programaren hautaketa prozesua amaitu da. Urtarrilean bootcamp birtuala hasiko duten zazpi enpresak honakoak dira: Anfibium, Aistech Space, Cancerappy, Fazil, ICX Technologies, Nymiz, eta Senstile.
Bizkaiko Sosa Tel-Aviveko bulegoetan aurrez aurreko bigarren fase bat egitea aurreikusita dago, bidaiatu ahal denerako. Esperientzia horretatik igaro dira Bizkaiko 13 startup, “Gure ekosistema ekintzailearen enbaxadore txikiak, talentuz beteak, eskaintzeko asko dutenak eta mundura modu aitzindarian konektatzen ari direnak”.