Azaroaren azken larunbatean, Black Fridayren ondoren, mundu osoko artistak elkartzen dira Fair Saturday, ospatzeko. Bilboko startup batek bultzatzen duen kultura mugimendu honek arte eta kulturaren bidez mundua aldatzeko egun bat eskaintzea proposatzen du. Aurten hitzordua azaroaren 25ean da eta parte hartu nahi baduzu jada izena eman dezakezu.
Deialdiaren laugarren edizioa da eta gakoak pate-hartzea, artea, kultura eta elkartasuna dira, ekitaldietan jasotzen den diruaren zati bat GKE bati edo gizarte proiektu bati ematen zaiolako Lehen unetik bertatik mundu osoko EKEak, artistak, herritarrak eta kultura erakundeak bildu ditu.
Zifrak argiak dira: 354 ekitaldi antolatuta, 7 500 artista parte-hartzen, 163 EKE, 103 000 parte-hartzaile baino gehiago eta 66 hiri sartuta.
Ekimenaren atzean Fair Saturday fundazioa dago, Jordi Albaredak eta Saioa Eibarrek Bilbon sortua “eraiki nahi dugun gizarte-ereduari buruz hausnarketa kolektiboa sustatzeko, “mundu bertutetsuagoa, justuagoa eta pertsonen beharrizanekin sentikorragoa lortzeko, artea eta kultura zabalduz”.
Fair Saturday Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bertoko startupen nazioarteratzea bultzatzeko aurrera eramaten duen Bizkaia International Startup Connection programan parte hartzeko aukeratuak izan diren enpresetariko bat da.