Maiatzaren 18an South Summit-en eskualdeko finalean lehiatu ziren hamar startupetatik bost Bizkaikoak ziren. Horien artean We are testers zegoen, irabazlea, munduko finalean proiektua defendatuko duten 100 enpresetako bat.
South Summiten eskualdeko finalaz gain, Yimbi Bilbao gunean BBVA Open Talent-ena ere burutu zen..
Arrecife Systems, Clucom, Kasitoko, Vostok Electric, etay We are testers saio biotan lehiatu ziren. Haiekin batera egon ziren Solutions Company (Araba), Councilbox Technology (Galizia/BBVA Open Talent-en irabazlea), Multihelpers (Nafarroa), eta SOMAprobes eta Naiz (Gipuzkoa).
We are testers startupak kontsumo-iritziak eskaintzen ditu denbora errealean. Horretarako online komunitate bat sortu du eta bertan marka eta kontsumitzaileek eztabaidatzen dute: kontsumitzaileek ordaina jasotzen dute iritziengatik eta markek beren bezeroen ideiak eta negozio aukerak eskuratzen dituzte.
Eskualdeko finala irabazi ondoren, Beazen laguntza duen enpresa honek South Summiten startupen munduko finalean parte hartuko du urrian Madrilen.
Lehiaketez gain, Bilboko bileran hitzaldi interesgarria egon zen Anna Portela, Eneko Knörr eta Ignacio Villochen artean. Besteak beste honako gaiak jorratu ziren: “Berrikuntza irekia ez bada ez da”, “Handiki pentsatu eta geure burua hobeto saldu behar dugu”, startup batentzat enpresa handi batekin lan egiteak dakartzan zailtasunak, sektore ezberdinen artean lankidetzarako agertzen ari diren aukerak…