Infobeaz

VISIO, zaintza teknologiko eta inteligentzia lehiakorraren erreferentzia

visio2016aUrriaren 20 eta 21ean Gasteizko Europa Jauregian burutu zen seigarren edizioan VISIO Biltzarra zaintza teknologiko eta inteligentzia lehiakorraren arloko profesional eta enpresentzat Estatuko erreferentziako bilkura legez errotu da. Tecnalia eta IK4 korporazio teknologikoek, Sprik y Beazek antolaturik, Euskadi erreferentziako lurralde gisa jartzen du diziplina honetan.

Biltzarrean egiaztatu ahal izan da honelako sistemak gero eta gehiago ezartzen ari direla enpresetan eta enpresa bakoitzaren kultura eta esperientziaren arabera dibertsifikatu egiten dela. Ondorioen artean ikusi da lankidetza funtsezkoa dela zaintza eta berrikuntza sistema irekietan (Inteligentzia Lehiakorra) eta kontzeptu eta tresna berriak agertzen dira baina ez dute ordezten zaintza teknologikoa eta inteligentzia lehiakorra, osatu baizik  (Big Data, Social media, marketin digitala, etab.). Gainera badira erronka berriak, informazioaren formatuan izandako aldaketengatik (multimedia edukiak gizarte sareen bidez belaunaldi berrien komunikaziorako).

Gaiok eta beste batzuek, parte hartu dutenek eta antolakundeko aditu-batzordeak egingo dituzten ekarpenekin batera, Bilbon 2018an burutuko den VISIOren hurrengo edizioa hezurmamituko dute.

, ,
Beaz

FREE
VIEW