Otsailaren 26an Abiatu sarien banaketa egingo da. Horien bidez Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Sailak eta Beazek, Zitek- programaren bitartez, EHUren Bizkaiko Campusean unibertsitateko enpresa berritzaileen sorkuntza goraipatzen dute.
Sari hauen 2 helburu nagusiak hauek dira:
.Alde batetik, enpresa bilakatu ahal diren proiektuen sorkuntza bultzatzea, unibertsitatearen berrikuntza potentzialaz baliatuz.
.Unibertsitate kolektiboaren artean enpresa kultura bultzatu eta zabaldu.
Sariketan lehiatzeko sail bi daude: teknologia oinarriko enpresarik onena eta unibertsitateko enpresa berritzaile onena.