Infobeaz

Unibertsitatea automozio arloko enpresekin elkartu da

AFirma convenio EHU-AICutomotive Intelligence Center  deritzon zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, “unibertsitatean sortzen den talentua eta talentu hori inoizkotan garatu ahal izango duten ikasleak elkarrekin lotzeko” helburuarekin. Automozioko osagaien euskal sektorea 300 enpresak osatzen dute; enpresa horiek 10.000 milioi euro fakturatzen dituzte eta 75.000 pertsonak baino gehiagok lan egiten dute arlo horretan.  

Ondoko hauek dira hitzarmenaren jarduketa-eremu nagusiak: ikerkuntza, garapen eta berrikuntza alorretan elkarrekiko egitarauak sustatu eta burutzea, AIC zentroak Euskal Herriko Unibertsitatearen graduondoko prestakuntza-egitarauetan esku hartzea eta haren ikasleek lanak, doktorego-tesiak eta praktikak AIC zentroan gauzatzea.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA