Infobeaz

UNESCOk Bilbo Sormenezko Hirien Sarean sartu du

unesco-designDiseinuaren eskutik, Bilbo UNESCOren Sormenezko Hirien Sarean sartu da. Aitorpen horrek beste hiri batzuekin nazioarteko kooperaziorako ateak irekitzen dizkio, horiek sormena garapen ekonomiko iraunkorrerako oinarrizko faktore bezala identifikatzen badute. Horrez gain, BiDCren bitartez burutzen ari diren Bilboko eta Bizkaiko sormenezko industriak eta diseinua sustatzeko lanari bultzada ematen dio.

Bilbao Bizkaia Design & Creativity Councilen (BiDC), Bilboko Udalaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaz gain, 200 erakunde eta enpresa baino gehiago daude hirian eta lurraldean sormenezko industriak bultzatzearekin konprometituak. Beraz, eragile askok parte hartu du joan den urtarrileko Bilboko kandidatura aurkezteko orduan.

Gainera, proposamenak diseinuaren kategorian jada Sarea osatzen duten 11 hirien (Buenos Aires, Berlin, Montreal, Nagoya, Kobe, Shenzhen, Shanghai, Seoul, Saint-Etienne, Graz eta Beijing) aho bateko babesa izan du.

Haiek bezala, Sarean sartu ondoren, Bilbok lan bateratua egiteko konpromisoa hartzen du. Beste ekimen batzuen artean proiektu bateratuak gauzatuz, praktika onak trukatuz edo Ipar-Hego kooperazio-programak bultzatuz helburua sormenezko industrien eta diseinuaren garapena lortzea da.

51 hiri UNESCOren Sormenezko Hirien Sarearen kide dira eta zazpi eremutan multzokatuak daude: herri-artisautza eta -artea, arte digitala, zinema, gastronomia, literatura, musika eta diseinua, kopuruari (11) eta hirien garrantziari erreparatuz, kategoriarik aipagarriena. Orain Bilbo sartu da, Helsinki, Turin, Curitiba eta Dundeerekin batera.

, ,
Beaz

FREE
VIEW