Enpresa honek menpekotasuna duten pertsonentzat etxeko zainketa-zerbitzu osoa eskaintzen du. Ubikare duela bi urte sortu zen gizarte-osasun sektorean konponbide berriak eskaintzeko eta, esate baterako, jende nagusiak bere etxean bertan bizi eta arreta jasotzeko duen nahiari erantzuna emateko.
Haren erronka auto-zainketa, independentzia eta elkar-erantzukizuna sustatzea da, arreta albait gehien pertsonalizatuz. Horretarako diseinatu duten softwareak aukera ematen du osasun fisiko, mental eta emozionalaren plan espezifiko bat diseinatzeko, profesionalek gain-ikusia, eta lasaitasun eta segurtasuna ematen die zaintzaileei zein zaindutakoei.
[youtube https://www.youtube.com/watch?v=4sDBe6v6hGI&w=800]