Infobeaz

Tim Schafer, 2015eko ohorezko saritua Fun & Serious Game Festivalen

tim_shaffer

Bilbok Fun & Serious Game Festival hartuko du berriro ere, azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean. Ordura arte itxaron beharko dugu aurten sarituak nortzuk izango diren jakiteko. Tim Schafer bideojokoen diseinatzaile estatubatuar ospetsua salbuespena litzateke. Jada badakigu azaroaren 3oean hirian egongo dela, bere ibilbidea aitortzeko Ohorezko Saria hartzeko.

Europa osoko bideojokoen jaialdirik handiena da Fun & Serious Game Festival eta erreferentea bilakatu da industrian. Bideojokoen ekoizle, zuzendari, artista eta garatzaileen lana bultzatzea du helburu, konferentziak, mahai-inguruak, networking, sariak eta enpresentzako zein bertaratzen direnentzako jarduerak barne hartzen dituen egitarauaren bitartez.

Beaz

DOAKOA
IKUSTEA