Infobeaz

Startupei inbertsio-txandetan gaikuntza ematea

Abian da Inbertsio-txandaketan gaikuntza-zerbitzuaren deialdi berria. Helburu du startupei tresnak ematea beren proiektuetarako finantzaketa bila dezaten. Izen-emateak urriaren 7ra arte.

Zerbitzua hazten ari diren 20 startupentzat pentsatuta dago, eta % 100 finantzatuko da. Bi zati bereizten dira: prestakuntzako zati bat (5 lan-saioa) urritik azarora bitartean, eta inbertsio-foro bat abenduan.

Prestakuntza saioetan startupen eta inbertitzaileen arteko erlazioko oinarriei buruz hitz egingo da, kontuan hartu behar diren legezko alderdiak, startupak baloratzeko ereduak eta nola aurkeztu behar den zure proiektua inbertitzaile profesionalen interesa sortzeko. Zenbait startup partaidek zerbitzuaren amaieran egingo den inbertsio-foroan praktikan jarri ahalko dute hori.

“Finantzaketa-txandaketa: nire startupa prest dago?” gida

Startupetarako inbertsio-txandaketen gaikuntza-zerbitzua abiaraziko dela bide, Beazek gida bat editatu du, eta startupek lor ditzaketen finantzaketa publiko eta pribatuen tresna nagusiak ditu. Halaber, gida honetan finantzaketa-txandaketari aurre egiteko urratsak azaltzen dira, gomendio orokorrak eta jardun onen dekalogoa proposatzeaz gain.

, ,
Beaz

FREE
VIEW