Infobeaz

South Summit Biscay Startup Bay – Meetup

South Summit eta Biscay Startup Bayk bat egin dute Bizkaiko berrikuntza-ekosistema bultzatzeko eta energiaren eta jasangarritasunaren, mugikortasunaren eta 4.0 industriaren, teknologia digitalen, gastronomiaren eta ongizatearen arloetan dituzten erronka nagusiak ezagutarazteko Hitzordua otsailaren 24an eta 25ean izango da, formatuhibridoan.

South Summit Biscay Startup Bay – Meetup-en helburua, Ainara  Basurko Ekonomia Sustatzeko diputatuak azaldu duenez, “Bizkaiko berrikuntza eta ekintzailetzako huba indartzen jarraitzea eta bertan ekiteko eta inbertitzeko leku erakargarri gisa duen kokapena indartzea da”.

Horretarako, bi egunez, korporazioek, startupek eta inbertitzaileek Biscay Startup Bayren indarguneak erakutsiko dituzte. Energia eta jasangarritasunaren, mugikortasunaren eta 4.0 industriaren, teknologia digitalen, gastronomiaren eta ongizatearen arloetan ditugun erronka eta aukera nagusien berri ere emango da.

Ezagutza eta esperientzia partekatuko dute Arteche, Bimbo Ventures, CAF, Decathlon, Endesa, EyesOS, Femsa Ventures, Ferrovial, Google, Grupo Proeza, Holaluz, Hyperloop, IBM Technology, Red Eléctrica, Salesforce, Siemens Mobility eta Wallbox Chargeres  enpresek.

Ekintzailetza-talentua bi jardunaldietan beren proiektuak aurkeztuko dituzten 16 startupek emango dute: All Read Machine Learning, BeChained, BluePlasma, Clever Solar Device, Harbest Market, LetmePark, Movizzon, Next Smart Car, NovaMeat, Nucaps Nanotechnology, SharpShark, South Pole, Toq.io, Xperiencia Virtual, Zebra  eta Zofok.

 

 

 

 

 

 

Beaz

FREE
VIEW