Infobeaz

Sormen-industrietako profesionalak Bilbao Bizkaia Design Week-en

Gaur aurkeztu da Bilbao Bizkaia Design Week, BBDW, Euskadiko enpresa sortzaileen topaketarik handiena. “Bidegurutzeak eta Trantsizioak” lelopean, azaroaren 18tik 25era bitartean, 50 jarduera baino gehiago egingo dira hiriko hainbat espaziotan. 

BBDW erakunde arteko proiektu bat da –Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatua–, eta, Ainara Basurko diputatuak aurkezpenean azaldu duenez, honako helburu hau du: «Sormen-industrien lana gainerako sektore ekonomikoetara eta gizartera hurbiltzea, ezagutza trukatzen lagunduko duten zeharkako jarduerak sustatzea, eta Bilboko eta Bizkaiko ekonomia- eta gizarte-sarean duten eragina handitzea».

Aste honetan berrogeita hamar jarduera baino gehiago egingo dira, besteak beste, erakusketak, hitzaldiak, topaketak, bisitak, jaialdiak eta hitzaldiak, diputatuaren esanetan “azken hamarkadan sekulako hazkundea izan du, 20 2060 langile dituzten 5 9000 enpresa baino gehiago baitaude jardunean”. Horietako 300 baino gehiago BBDWko partaide aktibo izango dira; topaketak, halaber, UPV/EHUren, Deustuko Unibertsitatearen, Mondragon Unibertsitatearen, IED Kunsthalen, IDarteren eta Digipenen laguntza izango du.

Edizio honen leloa –zioen Basurkok– zera da: “Hausnarketa bat, beste diziplina batzuetatik eta batzuekin ikasi beharrari buruz, elkar gurutzatzearen eta nahastearen garrantziari buruz, egiteko modu berrietarako trantsizioa sortzeko, oraingo erronkei heltzeko modu berriak sortzeko, etorkizuneko ikuspegi berriak sortzeko. Adibidez, filosofia diseinuarekin integratzea, artisautza adimen artifizialarekin, bideo-jokoaren enpresak industrialekin”.

 

 

,
Beaz

FREE
VIEW