Nagusi Intelligence Center-ek Bizkaiko Silver Economyaren alorreko enpresen gida bat argitaratu du, gure lurraldeko enpresek esparru horretan egiten duten jardueraren balioa goraipatzeko asmoz.
Argitalpen horretan 51 erakunde aipatzen dira, eta bost ataletan sailkatu dira: Herri-tar aktiboak, osasuna eta ongizatea, osasun-laguntza, iraupen luzeko zaintzak eta fi-nantzaketa eta aholkularitza balio-katean.
Bizirik dagoen proiektu bat da, eta enpresa eta startup berriak gidan sartzen joatea da asmoa, modu horretan, sektoreak Bizkaian lortzen duen hazkundea eta heldutasuna islatzeko.