Aurten ere Sherpa Summit-en izan gara maiatzaren 6an, jardunaldi interesgarri eta mamitsu batean. Hasiera emateko erakunde babesleen artean Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko diputatu Imanol Pradales egon zen eta haien hitzaldien ostean teknologia berrien sektorearekin zerikusia duten nazioarteko adituen eta enpresenak entzun genituen.
Hizlarien artean hauek egon ziren: John Sculley, Apple-ko kontseilari ordezkari ohia; Doug Solomon enpresa horretako estrategiarako munduko zuzendari ohia; Martín Varsavsky, Fon-en sortzailea. halaber hainbat ekintzailek “wearable” teknologiaz jardun zuten, laster jende guztiarengana helduko diren diseinu eta erabilgarritasun berritzaileko erloju, betaurreko eta abarrak azalduz.
Juan Diego Beazko zuzendari nagusiak, Nora Sarasola Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiarekin batera, KBi Digital Bilbao Bizkaia proiektu berria aurkeztu zuten eta gainera erakusketa-gunean ezarri zen stand baten bidez informazioa eman zitzaien bertaratu zirenei. Iñigo Urkullu lehendakaria, Arantza Tapia sailburuarekin batera, standera hurbildu zen proiektu honen berri jasotzeko.